2004-11-30

Einsteinek arrazoi

Duela gutxi, nere arrebarekin alkartu nintzen ospitalean. X Izpien itxarongelan. Ondo egoten dira itxarongelak, hitzaspertu lasai bat egiteko. Errepaso bat eman genion familiari, osasunari, lanari... Eta horrela tontamente, txikikeri batetaz hitzegiten bukatu genuen...

Bah, ezertaz ez... Unibertsoaz.

Kontuak atera nere arrebaren eta bion arteko alkarrizketak, ze abaniko zabal bihurtu leizken.

Halako batean, nere arrebak zera aipatu zuen: behin, irakasle zanean, bideo bat jarri ziela bere ikasleei unibertsoa ondo azaltzeko. Arizonako herri txiki bateko parke bateko banku batetan zegoen bikote baten airetiko argazki batetatik hasi, eta goruntz junez, argazkiz argazki, gizakiaren tamainua unibertsoarekiko zein zan, primeran erakusten omen zuen dokumental hark.

Eta pentsati geratu zan momentu batez nere arreba... Hau esanaz batera:

- Ze gauza hutsa geran.

Orduan ni, zutik jarri, eta nere 93 kiloak (95 erropa eta guzti) ipini nituen nere arrebaren magalean. Bere gainean eseri nintzen, honi besarkatuta.

- Arrazoi Arantxa. Ze gauza hutsa geran.

Gauza hutsa gauza hutsa, baina buruan zartako bat eman zidan, lehenbailehen bere gainetik kentzeko.

Newtonek arrazoi, dana erlatiboa dala bota zuenean.





Trapuuuuuuuuu zarrak!

Sem comentários:

Enviar um comentário