2004-11-27

Euripean

Aurreko mezutik dator

Irten ginen ba kalera, eta neu nintzan euritakoa zuen bakarra. Ikastolara eraman nituenean, euririk ari ez zuelako, eta jasotzerakoan, ondo etorri ez etxeraino jutea umeentzako bi euritakoren bila, urruti nengoelako, eta azkenean hori, nerea goardasol bakarra.

Zer egin?

Ba lehenengo bost minututan egiten saiatu nintzena. Bi umeak nere euritakoaren azpian eramaten. Baina fisikaren legeek apartatu honi buruz aipamenik egiten ez badute ere, oso gauza konplikatua da.

Umeak asko, asko mugitzen dira.

Gogoeta egin nuen, gu txikiak ginela, berdin zitzaigula euripean busti busti eginda ibiltzea, eta arrazoi horrengatik sekulako katarrorik harrapatu genuenik, akordatzen ez, asko saiatuta ere. Beraz....

Libre utzi nituen. Hor jun ziren euripean bustitzen; eta ni damu sensazio petral horri iskin egin ezinik...

Bietako batek katarroa hartzen bazuen, nere burua zigortzea erabaki nuen, nere zalantzak uxatzeko:

Hurrengo egunean, kantzontziloak atzekoz aurrera jantzita eramango nituen, egun guztian.

Zigor txikia iruditzen zaizula? Probatu probatu!

Gauza deserosogorik!

Holakorik probatu ezin eta inbidiz geratzen diren emakumeentzako, irudi eder sujerente bat.



PD. Ez naiz ni.
PD2. Nahi nuke.

Sem comentários:

Enviar um comentário