2004-11-28

KZgunean

Nere aitak 76 urte ditu. Baina gaztemoko bat da. Nere herriko gazte asko baino askoz gazteagoa.

Egia da compact disk esateko ez dala gauza oraindik. Batzuetan konpatxis esaten du, eta beste batzuetan conpantys. Baina jakituri haundikoa da bizitzan benetako garrantzia duten hainbat alorretan.

Kontua da KZguneko ikastaro batetan eman zuela izena, interneten ibiltzen ikasteko. Bere 76 urterekin.

Azaldu zala KZgunean...

Eta han topatu zuela ikastaroa eman behar zuen mutikoa. Hura, beste inor ez. Nere aita zalako izena eman zuen bakarra.

Istorio honek grazia du, kapazak baldinbazerate imajinatzeko nere aita, hirugarren ilaran eserita, isil isilik, atento aurpegia jartzen... Interneti buruzko ordubeteko txapa teorikoa aguantatzen.

"- Baju baju hitzegiten zuen gainera. Ez nion ezer aditzen."

Nere aita ez zan bueltatu, jakina. Eta ikastaroko irakaslea... bitakoren bat:

Edo inozo konpletoa zan, nere aitak txapa teoriko hartako bi lerro entendituko zituela espero bazuen...

Edo oso azkarra. Txapa hura emanda, nere aita gehiago ez zala itzuliko bazekielako, eta horrela ikastaro osoa emateaz libratuko zalako.

Esango nuke hala ere, maiz alkartzen direla, ikastaro askotan, bi espezimen zelebre hauek: hasieratik ezer ulertu behar ez dutela konturatu arren, ikastaro osoa irensten dutenak, eta bestetik, ikasleak nolakoak diren kontutan hartu gabe ikastaroak beti modu berean ematen dituzten irakasle automatak.

Ikastaro hauetako erradiografia, hemen:



____________

Nere aita KZgunera bueltatu da. Ez duelako hola ta hola etsitzen, eta orain zoratzen omen dago, bi neska maja daudelako, kaso egiten diotenak.

- Ossssso majak gainera!


Traperooooooooo!!!!

Sem comentários:

Enviar um comentário