2004-11-24

Orkatiletaraino

"Angela, maitia,
ederra zerala, diozu, diozu,
nere maite polita, zera zu, zera zu;
ederra zerala diozu, diozu,
nere maite polita,
zera zu, zera zu.”

Kronika batetan irakurri nuen, Joxe Mari Iparragirreren emaztea izan zan Anjela Kerejeta Aizpuruarena: nola maitemindu zan bardoarekin, 17 urte zituela. Eta nola ezkondu ziren, hiru urte beranduago, Argentinan, neskatxaren gurasoen borondatearen kontra.

Beitu ze erromantikoa.

Kronika horretantxe dator, urrea balio duen idatzi hau, Anjelak idatzia Buenos Aireseko La Vasconia aldizkariko zuzendariari:



«De él todo me gustaba, de pies a la cabeza. Porque, hermoso hombre ya era. Barba linda también. Corazón bueno tenía aquel. Y hablar en vasco como nadie (...) Mis padres no querían dejarme casar con él, pero yo escamotada (enamorada) estaba, y... ya sabe usted... las mujeres en enamorando... el corazón terco es...».

Arrazoia tienes, Anjela, terco es!

Aparteko grazia egin zidan, kronista honek erabili zuen modua, Anjela Joxe Marirekin maiteminduta zegoela esateko:

"Orkatiletaraino maiteminduta".

Eta orkatilak aipatu ditugunez gero, galdera sakon mamitsu bat egitera noa zuoi, emakumeoi:



Maitemindu ote liteke emakumea, bilutsik, galtzerdi zuriak, marra gorri-urdindunak jantzita baino ez daramazkien gizon batekin? Orkatiletaraino maitemindu?

................

Ezetz? Bueno, beharbada irudi erridikuloei sexapila aurkitzen trebatuta ez zaudetelako.





Sem comentários:

Enviar um comentário