2004-11-25

Realak 3, Athletic-ek 2

Azkoitiko lagun batek kontatu zidan. Beste zereginik ez jun dan igandean, eta zinera jun omen zan. Azkoitiko Baztartxo zinemara.

(Bai izen polita: Baztartxo...)



Ematen zuten filmea, “El diario de Noa”, drama erromantikoa.

Kontua da, nere lagun hau desesperatuta irten zala zinematik, alboko tabernan, zinemaren pareta baten bestaldean, Athletic-Real Sociedad partidua ematen ari zirelako telebistan, eta DANA entzuten zalako.

Futbolzale erromantikoentzako, kristoren txoiloa iruditzen zait. Sarrera bakarrarekin, bi emankizun. Baina jende gutxi zegoen zineman. Jakina, futbolzale guztiak, erromantiko izanda ere, ez zeudelako zinema hortan. Partidua ikusten ari zirelako!

... Iñigo ezik.


- Leire, faborez, aldatu aurpegia. 17 urte dira zinemara etortzen ez naizela. Ez zera kejatuko.
- Bai, klaro, nere urtebetetzea dalako!
- Kontuak atera, zenbat maite zaitudan! Anoetara jun gabe geratu naiz, pelikula erromantiko ostia hau zurekin ikusteagatik!

Leire ez dago konforme. Etsita, filmean murgildu da, bere harremanak dituen hutsune sendaezinak ahazteko.

Filmearen momentu batetan ordea... Leirek zeharka begiratu dio Iñigori. Ezin du sinistu, Iñigo negarrez ari da!

(Klaro, 42. miñutua: Realak 0, Athletic-ek 2. A segundaaaa oooeeee... a segundaaaaa ooooeeee.....)

Leirek Iñigoren bularrean ipini du bere burua, honi besarkatuta, eta honen malkoak eta muki jarioa sentitu ditu, hunkituta. Aiiii... Iñigok bere alde erromantikoa atera du! Badu! (Sinistezina. Ez zuen ematen!)

Bapatean Leirek, Iñigori bihotza azkarragotu zaiola sentitu du.

(Jakina, 1-2 : 55 minutua: Nihat)

"Ze majua, nere nobixue! Filmearekin emozionatzen ari da!"

Eta handik gutxira, azkarrago, askoz azkarrago...

(Jakina, 2-2: 66 minutua: Nihat.)

"Baina ze majua!"

Eta handik gutxira, Iñigori atake bat eman dio. Maitasun atake bat.

Orgasmoa sentitu du!!!!

(Nola ez ba! 3-2. 73 minutua: Gabilondo. Athleticen kontra!)



Ze polita dan maitasuna!

Azkoitiko Udalari, nere partez, Baztartxoren ondoko tabernaren insonorizazioa dala ta jasotzen dituen kejak, artxibatzeko. Silencio administrativo.

Maitasunaren mesedetan.


Traperooooooo!

1 comentário:

  1. en kaliteli türk pornolarını en güzel türk porno larını,en heyecanlı seks film pornolarını sikiş izle ve en güzel porno seyret filmlerini burada izleyebilirsiniz.Ayrıca sarışın porno videolarını anal videolarını, gizli çekim sikişlerini, amatör porno larını sakso videolarını izleyip rahatlıkla 31 çekebilirsiniz

    ResponderEliminar