2004-12-10

Erreala eta egunkarietako titularrak

Ez det gehiegi segitzen futbola. Dekretuz debekatuko balute, futbol profesionala, ez dakit nik manifestapenetara joango nintzatekeen, berriz indarrean jartzeko.

Baina tarteka disfrutatzen det ikusiz. Eta zaleak zirikatuz, fenomeno pasatzen det.

Atzoko Diario Vasco-a irakurri nuenean berriz, kasi parre atake bat ematen dit. Zera zioen titularrak:

“Anoeta rezuma ilusión.”

Kontua da, duela... Bi partidu? Horrelakoa izan zala titularra, gutxigorabehera.

“Sensaciones muy preocupantes. La Real, al borde del abismo”

Virgencita virgencita, erregutzen dizut, bete diezadazula kapritxoa. Gal ditzala errealak hurrengo bi partiduak! Egunkarietako titularrak ikusteko bakarrik.

Cataclismo en Anoeta.
Agonía sin retorno.
Túnel negro e inhóspito.
Páramo desangelado.
La 2ª en los talones



Eta Virgencita... Asko eskatzea ez bada, irabazi ditzala bi partidu hoien hurrengoak!

Alegría desbordante.
Euforia desbocada.
A un paso de la gloria
Dicha por los cuatro corners.
Regocijo y alborozo.



____________

Serio serio paratuta orain... Umore aldaketa sarri hauek, eta errealitatea esajeratuki desitxuratzeko joerak, egoera psikiko ezegonkor baten seinale izan daitezke. Zeini egotzi behar zaio gaixotasuna ordea? Errealaren zalegoari, ala egunkarietako titularren egileei?

Baldin egunkarietako titular hoiek, deigarri eta salgarri izan daitezen esajerazioetara jo behar bada, eta hala egiten bada, ze eragin du horren irakurleongan?

Laguntza psikologikoaren beharrean ote gaude gipuzkoarrok?


Traperoooooooo!!!!



Sem comentários:

Enviar um comentário