2004-12-26

Filosofia aparkalekuan

Herenegun, nere herriak Manhattan ematen zuen. Ez zegoen kotxez ibiltzerik, errepide guztiak, kale guztiak, aparkaleku guztiak kotxez bete beteta zeudelako.

Etxe ondora iritsita, furgoneta aparkatzera jun nintzen, erreka ondoan dagoen aparkaleku batera. Irteera bakarreko aparkalekua da. Bertara sartzen zeranean, bukaeraraino jun eta tokirik ez badago, martxatrasean jun beharra daukazu atzera. Ez dago maniobratzeko tokirik.

Abiatu abiatu nintzen aurrerantz, baina beltz beltza zegoen panorama.

Hau bota nuen, nere artean, ironiaz:

- Buffff, planeta honek jai dauka. Esperantza txikiena ere ez. Aparkaleku bakarra balego, argi izpi txiki bat sikiera, baina keba...

Eta nerekin furgonetan zetozenei, hau esan nien:

- Apustu egiten dizuet, ez dagoela toki bakar bat ere aparkatzeko.

Nere atzean, bazijoan optimismoaren definizioa dan neska txiki bat.

- Baietz egon! - Berak

- Ezetz! – Nik, irriparre maltzurraz, markatutako kartekin jokatzen ari den baten segurtasunaz...

Iritsi ginen bukaeraraino, eta toki arrastorik ez... Nik irabazi (planeta honek beraz, esperantzarik ez...)

Baina bapatean, iluntasunetik, hantxe azaldu zan kotxe baten atzekaldetik, illemotx irripartsu bat...

- Ieup!
- Aiba, Aspe!
- Zer?
- Hementxe, ez dagoela toki arrastorik. Beste nunbaitera jun behar aparkatzera.
- Lasai. Nik mugituko diat nere kotxea.
- Bai zea, keba Aspe. Lasai, bilatuko diat beste nunbaiten.
- Ez ez, mugituko diat.
- Ezetz! Gainera, hik mugituta ere, ez zegok tokirik. Keba.
- Egongo ez dek ba!

Eta Aspek bere kotxea mugitu, eta ezinezkoa zirudien arren, nere furgonetarentzako tokia egin zuen. Nundik atera zuen?

Hori zortea! (Zortea... Eta siniskerizaleentzako harnasa. Ez du ematen, baina planeta honek badu esperantzarik...)

____________________


Baina ez zan bukatu hor gauza kuriosoen dantza:

- Ala Patxi, banijoak... bufff –burumakur- ... Kristoren saltsa zeukeat. Kristoren giltza pilarekin nebilek eta etzekiat sortaren bat ez ote dedan galdu.
- Hori gauza ona dek! – bota nion – Giltza asko daukanak, diru asko izan ohi dik.
- Keba. – Berak, autoritatez – Ez dek hola. Alderantziz. Pertsonak daukan giltza kopurua zuzenki proportzionala dek honen askatasunarekin.
- ?!?
- Bai ba. Zenbat eta giltza gehiago, orduan eta askatasun gutxiago.

Arraioa. Ba ez du ez arrazoi faltarik gure Aspek...

Horra, traperoaren askatasunaren neurri zehatza:






Sem comentários:

Enviar um comentário