2004-12-28

Inuxente egunean egiteko bi

Jun dan egunean, pasteleriko barran nere ondoan ipini zan neska pinpirin batek, hau eskatu zion kamareroari:

- Jarriko didazu... kafeterako deskafeinatu txiki bat, basoan, epela, aparrik gabe eta sakarina batekin mesedez?

Seguru pajita bat ere nahi zuela, baina ez zala ausartu eskatzen.

________________

Ni 20 laguneko koadrila bateko partaidea banintz, igande arratsalde aspertu batean, hauxe egingo nuke parre pixkat egiteko. Inuxenteen eguna izan gabe, sinmas, ondo pasatzeko.

Banan bana sartu, ateak zabaldu berri dituen kafeteri batean, eta bakoitzak, neska pinpirinaren antzeko konbinazio ia inposible bat eskatu kamareroari. Sei edo zazpi atalekoa, baina bariante desberdinekin: Apar milimetro batekin, apar arrastorik gabe, irakiten, hotza, sobrekoa, bi kutxarilarekin, pajita arrosa batekin, sakarina t’erdirekin, anis ttantto batekin, deskafeinatu sobre erdiarekin...



Eta hogeiak eserita gaudenean, eskatutakoa hartzen eta tertulian, kristoren zalaparta ateratzen, bapatean danak ixildu, ta batek galdera egin:

- Bueno aizue! Bigarren erronda bat edo?

Sentitu kamareroaren dardara, eta bere izerdi ttanttoa kopetan behera, libreta eta boligrafoa hartuaz barrara hurbiltzen ari dala... eta eskaria egin:

- Aupa. Atera faborez... hogei zerbeza, botilan, abretxapasik gabe. Hortzekin irikiko dizkiau.

_______________________


Bestela ere, inuxente egun batez nik egin nuena ere egin zenezakete, (igogailurik ez duten haiei bereziki gomendatua):

25 litrotako bi keroseno bidoi neuzkan laugarren pisura igotzeko, baina gogo arrastorik ez (ondo ulertuko dezuenez).

Han ikusi nuen Asier kale iskinean, ia bi metrotako mutil puska. Alukeria bururatu eta.. zapi bat hartu, bi muturrak lotu, lepoaren bueltan ipini, eskua zapi barruan sartu,



eta mutikotea nere paretik pasatu zanean...

- Asier! Hi, eskumuturra bihurritu diat. Egingo al didak bi bidoi hauek etxeraino igotzeko faborea?.

Eta Asierrek baietz! Nola ez ba! Hartu zituen bi bidoiak, eta hantxe igo zituen lau pisuak, bere borondaterik onenarekin. Iritsi zanean gizajoa, harnasestuka, nik esku “minberatua” zapitik atera, eta bostekoa eman nion, jesukristoren indarrez.

- Ez dek ezerre motel! Lagunak hortarako zerek! - Asierrek

Hirugarren pisuan konturatu zan ze egun zan, eta bostekoa ze eskurekin eman nion.

Bazpare etxe barruan gorde nintzen (algara batean, hori bai).


2 comentários: