2004-12-18

Migrazio garaian

Bada espezie bat, gabonak baino egun batzu lehenago migratzen duena, klima hotzetatik epelagoetara. Urtero urtero.



Ez du bere toki propioa finkatzen destinuzko tokian. Alderantziz, okupatuta dagoen kabi batetan tokia bilatzen du, espezie bereko indibiduoen artean, hauen mikroklima epelaz gozatuz. Honek, halabeharrez, zenbait arazo sortzen ditu kolonia horretan, hau etorri aurretiko ondo egituratutako espazioa berrantolatu beharrean aurkitzen direlarik indibiduo hartzaileak.

Alegia, tía Maria Jesus datorrela gabonak pasatzera, eta indibiduo hartzaile gizarajo honek, ordenagailua gela batetik bestera pasatzeko abentura zoragarria biziko duela, gaur gauean.

Abenturak amaiera zoriontsua badu, kable eta klabijekin pegatina bati plastikoa kentzen diharduen boxeolaria bezain ondo moldatzen dan Patxitrapero, hemen izango dezue bihar goizean, trapu zaharren batekin.

Eta alderantziz bada...

Emmm... Informatikari jatorrik bai, hariaren bestaldean? Afari batekin konformatzen danik bai?

Sem comentários:

Enviar um comentário