2004-12-15

Pertsona bakoitza, mundu bat

Pertsona bakoitza mundu bat dala esan ohi da, eta ze gauza berdaderoa dan.

Nik Koldo, txikitatik ezagutzen nuen, baina urruti xamarretik. Azkenaldi hontan sarri sarri egoten gera ordea.

Autentikoa da Koldo, oso jatorra. Primeran konpontzen naiz berarekin. Egoten geran aldioro, gauza kuriosoren bat kontatzen dit. Pila galanta metatzen ari naiz; baina ezin kontatuko dizkizuet danak. Hiru muestra erakutsiko dizkizuet bakarrik.

Txikitan, ximaur silo batetara erori omen zan.

Sakonera? Ba ez gerriraino, edo bularreraino prezisamente, baizik eta okotzeraino geratu omen zitzaion ximaurra. Juxtu juxtu libratu omen zan.

Orain burusoil konpletoa da Koldo. Deskuidoan gaur eroriko balitz, ximaur silo batera, ez dakit ba bertatik ateratzeko gauza izango nintzatekeen, emango zidan parregurearekin.

Bigarrena, duela gutxi kontatu zidan.

Resulta, erotuta dabilela bere erlojuarekin. Ordulaurden atzeratzen omen zaio egunean. Erloju dendara eraman, eta keba, ondo dagoela. Berriz eskumuturrean jarri, eta berriz: ordulaurden atzera. Beste erloju denda batera eraman, eta berdin, ondo dagoela. Berriz ere jarri, eta ordulaurden atzera. Redios! Emazteak ibili... Eta fenomeno, erlojua. Berak ipini... Eta ordulaurden atzera.

Esplikazioa, zein ote??

Hau akaso?

- Ze Koldo, etxera andrearengana edo?
- Keeeeeeeeba. Lehenengo tabernara jun, kopatxoa hartu, zigarroa erre... Lasssssai Patxi, lasssssai...

Baiña hiruretan parregarriena, hauxe:

Aurrekoan, kafetegi batetan, kafe bat eskatu, eta nik kutxarila falta. Eta pereza barraraino juteko, baten eske.

- Behatzarekin motel!

- Bai zea! (nik, parrezka)

Eta berak:

- Bueno, behatzarekin ez diat esango, baina lanean, makina bat aldiz tokatu zaidak neri, makinako kafea atera, kutxarilarik ez... Tornillo bat hartu lurretik, trapua pixkat pasa, eta ti-ta-ti-ta, hortxe kutxarila!

Eusko Label konpletoa, gure Koldo.

Ze kristo, bere argazkia ipiniko dizuet.



Ez dakit ordea, ondo ari naizen... Izan ere, badira zenbait gauza, ardura hutsez egin behar ez direnak. Esate baterako, zure dentistaren emaztearekin oheratu, edo zure kotxearen mekanikariari “txapuzero” deitu, edo negu gorrian mangamotxetan ibiltzen danari, adarra jo.

Eta Koldo negugorrian mangamotxetan ibiltzen da!

Tira, besoa puskatzen didanean, eskaiolan marrazki polit bat egingo det, eta argazkia aterata, erakutsiko dizuet.


Traperoooooooooo!!


Sem comentários:

Enviar um comentário