2004-12-19

Planak eta tuperbareak

Gaur goizean, egunkari batetako artikulu bat irakurtzen ari nintzala, bapatean begiak piztu zaizkit, eta irriparre zabal bat loratu zait, belarritik belarrira.

EL CONSUMO DE DROGAS SE HA TRIPLICADO EN EL PAÍS VASCO EN LOS ULTIMOS DIEZ AÑOS

Ez ez, honek ez dit grazirik egin, beherago zetorren azalpen batek baizik:

Eusko Gobernuak martxan jarri behar omen du, “El V Plan de Drogodependencias.”...

Hau da: aurreko laurak huts egin dute. Ondo egin ere, azken urteotan drogen kontsumoa hirukoiztu egin bada!

V. plan honek ordea, badu fundamentuzko oinarririk, berau diseinatu duten espezialistek oso argi baitituzte gauzak.

Adi e?

“hay dos componentes básicos y necesarios para que se produzca el fenómeno del consumo. Por un lado, la presencia de una sustancia. Y por otro, la existencia de un individuo como potencial usuario de la misma”

Joe! Nola ez gera konturatu orain arte! Zeri begira zeuden I, II, III eta IV planak diseinatu zituztenak?

Gero honen oso antzeko gauza batzuk argitzen dituzte, gizaki arruntontzako hau bezain ulertezinak, eta baita zeharo gauza orijinalak proposatu ere, hala nola: medidas policiales, sancionadoras, preventivas y educadoras. Baina tira, ez nuke jendearen ilusioa zapuztu nahi, ikusiko da.

(Ni hala ere, artikulu hau gordetzera noa, VI planarekin alderatzeko, ateratzen dutenean. Kontatuko dizuet hemendik lau urtetara.)

....................

Kontu honekin ari naizela ordea, ez nuke aipatu gabe utzi nahi duela gutxi nere ilobak kontatu zidan istorio xelebre bat.

Norbaitek ez badaki ere, marihuanaz pastelak eta pastak egin daitezke, eta egiten dira.



Ba nere ilobaren lagun batek, egin omen zituen, pastak, eta sukaldean utzi, tuperbare batetan gordeta. Etxe horretan nunbait, danak pastazaleak izan, armairuan tuperbarea aurkitu... Eta ezohizko sukaldariaren baimenik gabe, sekulako janaldia egin omen zuten etxeko salan, gaueko telefilmea ikusteaz batera.

Ordubete beranduago, danak ospitalean zeuden, zeharo intoxikatuta.

Larrialdietako itxarongelan:

- Aber, Urrutia familia?

Eta Urrutia familia, sei lagun, danak ilaran medikuarengana.

- ¿Alérgicos a algún medicamento?
- No no no no no no....

- ¿algún episodio similar últimamente?
- No no no no no no...

Sukaldaria, beranduago iritsiko zan seguraski larrialdietara, larrituta seguruasko, eta familiarekin topo egiteaz batera tuperbare bat ikusiko zuen hegan beregana. Eta ondoren bitakoren bat: zazpigarren “alta” bat larrialdietan, ala Cuencan zigilatutako postal bat handik astebetera



testu honekin:

“Kaixo familia. Pasa zaizue? Hurrengoan maria gutxixeago, eta lebadura gehiago botako diet. Maite zaituztet. Aitor”


Sem comentários:

Enviar um comentário