2004-12-14

Tomatedun galtzerdiak, eta depilatu gabeko hankak

Aurrekoan nahikoa parre egin nuen.

Nere lagun bat etorri zitzaidan, emakumea bera, goizean gertatu zitzaion bat kontatzen, aspabiento haundiz.

Lanean zegoela, ohol bat erori omen zitzaion hanka gainera. Sustoa hartu omen zuen, kristorena, eta segituan, bildurrez akatzen jarri omen zan...

Egindako aberiagatik, pentsatu nuen nik.

Ba ez ba, oker nenbilen.

Ospitalera juteak ikaratzen zuelako, hankak depilatu gabe zituela eta, ilez beteta!!!!!

Parrezka, xelebre deitu nion, xinple, espezial... Horrelako batzuk esan nizkion. Baina kontua da, gero beste bi lagunekin alkartu, emakumeak biak, eta primeran ulertzen ziotela esan zutela!!! Beraiek ere, lotsaz hilko liratekeelako ospitalera jutea tokatuko balitzaie zauriren batekin, hankak depilatu gabe.

Emakumeak!

... Pentsatuko zenuten batzuk.

Ba ez ba. Ez da eurei bakarrik dagokien zerbait.

Winston Churchiletaz gogoratu nintzen.



Itxura danez, sekulako bildurra omen zion jendaurrean hitzegiteari, zeinek eta berak! Harrigarria ezta? Ba truko bat omen zeukan lasai egoteko:

Bere aurrean zituen guztiak, galtzerdia zulatuta zutela imajinatzen omen zituen!

Kontsulta txiki bat egin nuen tabernan geundenon artean, gizon eta emakume, eta danok erantzun zuten, lotsatu egingo liratekeela, istriputxo bat dala eta ospitalera galtzerdia tomate batekin, zulatuta dutela jutea tokatuko balitzaie.

Eta bi ondorio atera zituen traperoak:

Bata, asko ajola digula, gizon zein emakumeoi, lotsagarri geratzea.

Eta bestea berriz....

Ez ditugula komeni bezain sarri hanketako hazkazalak mozten!


Traperoooooo!!


Sem comentários:

Enviar um comentário