2004-12-04

Txirrindulariarena

Orain dala nik ez dakit zenbat urte, poesia batzuk idatzi nituen. Duela gutxi erreskatatu nituen, eta honek grazi dexentekoa egin zidan, berriz irakurri nuenean. Poesia bezela ez du asko balioko baina... Zato eta bokadiloaren partea asko gustatzen zait.

Ni txirrindulari izan nintzen gaztetan, eta izugarria da zenbat sufritzen nuen bizikleta gainean. Sinisten lanak,orain.

Bueno... Poesiarako inspirazio behintzat, balio izan zidan!



TXIRRINDULARIA

Azken aldapa hau zitala da.
Tropela han behean ikusten det,
Baina ez det oraindik helmuga iritsi.

Leher eginda nago,
Erdi hilda,
Arnasik gabe,
Beti egin izan dedan moduan
Ahalegin honetan
Nerekin ez ditudan indar hoiek
Nonbaitetik (ez dakit nondik)
Ateratzen,
Kordea galtzeko muga horretan...

Nere begiek ozta ozta ikusten dute
Bidea nondik nora den,
Lainotan bezela ikusten det dena,
Baina
Hori bai,
Sekulako abilezia det,
Kerizpean,
Bokadiloa esku batean,
Zatoa bestean,
Gibela ondo patxadan duten
Zale hoiek ikusteko
Bidearen baztarrean...

Nik ere gelditu nahi nuke,
Zatoari gogotik eman,
Bokadiloari heldu, gogor,
Bi eskuez,
Kerizpean etzan,

Baina ondo ikasia det,
Bizitzan,
behin etsitzen duenak
Laister etsiko duela
Berriro,

Azken bi kilometro hauetako nere agonia hau baino

Latzagoa dala

Etsitzen ohituta dagoenaren

Agonia.

Azken kilometroaren ikurra!
Animo, zai dituk
Bi neskatila politak,
Beren musu leun eta irribarre gozoak...




Sem comentários:

Enviar um comentário