2004-12-17

Zinegotziak eta alkatea



- Y para qué me vas a sacar una foto?
- Pues para enseñarla a la gente Andrés, Pero si eres un ejemplo para cualquiera! Un fenómeno! Un fuera de serie!

Eta Andres Puebla izeneko aitonatxo honek, parre egin, eta ziur nago bere sakonean arrazoia ematen zidala.

92 urte beteko ditu otsailean. Denbora guztian “De tú” zuzendu nintzaion.

Gazte batengana, nola zuzenduko naiz ba, “De ustéd”?

Sekula ezagutu gabe nengoen horrelakorik. Aiton buruargiak bai, batzuk. Bizitasun haundikoak ere bai, beste batzuk, baina horrelako aiton gazterik, horrelako umorearekin, horrelako alaitasunarekin, orain arte ez.

Zapi bat ipini balidate begietan, benetan, 50 urte botako nizkiola, haren ahotsari eta esandakoei bakarrik kaso eginda.

Atzo arratsaldean ezagutu nuen, nere lankide bati esker. Harekin alkartu, hizketan egon, eta agur esan genionean, nere lankideari hari buruz zekien guztia esateko eskatu nion.

Bere adinera horrela iritsi nahi dezuen guztiok, hartu nota:

- Umorea gainezka.
- Txori eta lora zalea. Entretenituta beti.
- Ez daki etxean egoten. Beti hortik zehar.
- Iñauterietan, mozorrotuta urtero.
- Zaharren egoitzan kartatan egunero.
- Ez daki isilik egoten.
- Dantzazale amorratua.

... Beste batzuren artean.

Azken honi buruz, azkenaldi honetan dantza askorik ez duela egiten aitortu zigun, porque no le van bien “las bielas”. Dana dala, beste aitorpen txiki bat ere egin zigun.

- Sí, meneo pa’quí, meneo pa’llá, eso sí, pero total pa’qué? (bekain bat altxatuz) Si los concejales están tristes, y el alcalde no levanta cabeza!


Sem comentários:

Enviar um comentário