2005-01-08

Aitaita Pacoren biloba




Aurrekoan, amama batekin topo egin nuen harategian. Nere aitaita zanaz hitzegin zidan. Paco hojalateruaz. Ondo ezagutu omen zuen. Baserriko kanaloiak ipini omen zizkion, aspaldi aspaldian.

Nere aitak hari buruz esandako batekin gogoratu nintzen bapatean.

Nere aitaita Pacok asmakizun bat sortu omen zuen, Legazpiko Patricio Etxeberria fabrikan: betiko komuneko katea ordezkatzeko, botoi moduko bat asmatu omen zuen, gaur gure etxeetan daukagun horren berdin xamarra. Depositoak sarritan hondatzen zirelako, eta bestalde, ur asko galtzen zalako alper alperrik katearen sistimarekin.

Haren gainetik zeudenak, ez omen zioten hasieran ondo hartu proposamena, baina gero, bai jarri omen zituzten Pacok asmatutako botoiak komun guztietan.

______________


Patxitrapero, zerbait bada, trapero umil eta ezjakina da. Noizik eta behin ordea, bere aitaita Pacori moduan, Inon ere entzun gabeko ideia "aprobetxable" batzuk bururatzen zaizkio.

Batzuk arloteak irudituko zaizkizu, artaburukeriak: hain justu, trapero ezjakin bati okurritutakoak (batzuk txoroak ere bai, parregurea sortzekoak). Baina beste batzuk akaso, borobildu litezke; aprobetxatu litzake baten batek. Edo besterik ezean, hizketagai bihurtu litezke. Ez litzake gutxi izango.

Eskubiko zerrenda horretan jungo dira agertuz azkenaldi honetan bururatutako batzuk, eta aurrerantzean bururatuko zaizkidan beste batzuk (traperoaren burua ez baita geldirik egotekoa).

Politika, trafikoa, literatura... Baratz askotako barazki eta landareak.

Erakusteko lotsa hutsagatik, zenbat ideia on galdu ote dira. Nereak, denak onak ez dira izango, baina kajoi barruan gordeta behintzat, ez dira geratuko. Ez horixe.



Sem comentários:

Enviar um comentário