2005-01-23

Berriz anbulategian

- Anbulategira? Honengatik? Ez horixe.

Kosta egiten zait medikuarengana jutea, baina zorionez edo zoritxarrez, elefantearen memoria duen lagun bat daukat, bere inguruko kristau bakoitzaren osasun historial guztia primeran gogoratzen duena:

- A! Ba Oierrek ostiomelitisa izan zuen, behatzeko infekzio txiki bategatik. 40ko sukarraz egon omen zan astebete, jota!

Ala Patxi, anbulategira (ziztu bizian gainera).

___________


Anbulategian, harrerako bulegariaz aparte, 3 lagun zeuden. Bikote gazte bat (neska-mutilak), amona bat, eta ni neu.

Urdinez jantzitako erizain bat atera da barrutik, eta mutilari termometroa jartzeko agindu dio.

Gero amonarengana jun da, eta berdin.

- Sí, pero es que a mí me duele la rodilla.

Nada, termometroa jartzeko.

Eta ondoren neregana etorri da.

- Zuk zer daukazu?
- Hau, behatz hau. Gaiztotuta.

Ikusi du behatza, gorri gorria, zornez betetako borobiltxoa hazkazalaren ondoan, begiratu dio bi segunduz...

Eta TAKA! Estutu du behatza.

- UAU!!!! (sic) Nik...

Aluzinatuta begiratu diot (nere artean, ze kristo? Ez al dezu ba ikusi gorri gorri eginda dagoela?) Baina ezustekoaren ondorioz, erdi-parrez hasi naiz. Eta kode deontologikoarekin ere akordatu naiz.

Eraizainak, zalantzarik gabe, arrazoiren bat izango zuen behatza estutzeko.

(Nik ez dut aurpegi bat inoiz ahazten,txikita, inoiz ez...)

Eta termometroa jartzeko agindu dit, jakina.

Gero, ikusten nuen egoera, denok isilik... Ikusten nuen mutila, besoa gorputzari pega pega eginda termometroa eusten. Ikusten nuen amona, hankak oker oker eginda, bere media erdiak agirian, besoa gorputzari pega pega eginda termometroa eusten. Ikusten nuen nere burua eskilaretan eserita, besoa gorputzari pega pega eginda termometroa eusten... Eta ebitatu ezinezko pentsamentu automatikoa etorri zait:

- Bulegaria bakarrik falta da.

Bulegaria ere termometroarekin imajinatu, besoa gorputzari pega pega eginda, eta hortxe egon naiz, ozta-ozta parreari eusten.

Gero sartu naizenean, bildurrez; medikuak berriro behatza estutuko ote zidan, baina ez dit estutu.

(NIK EZ DUT AURPEGI BAT INOIZ AHAZTEN, TXIKITA, INOIZ EZ...!)

Eta antibiotikoak hartzeko agindu dit.

Beste errejistro bat, nere lagunaren datu-baserako.

___________


Anbulategitik irtendakoan berriz... Bikotearekin akordatu naiz.

Askotan, libre uzten det nere irudimena, eta hor ibiltzen da bere kasa, zer suma...

Kondoiarekin arazo bat izan dutela imajinatu det, nik ez dakit zergaitik. Eta harrerako bulegariarekin izandako alkarrizketa imajinatu det:


- Zuek?
- ...
- Zuk esan.
- Kondoia zurea zan!
- Baina zuk daukazu!
- .....
- Bai?
- Bai e... katarroarentzako pilulak nahi ditut
- Hori farmazian.
- Bai, baina nik bereziak behar ditut, melokotoi baten tamainakoak! Gauzak hain errex ahazten dituen honi ipurditik sartzeko!


Sekula pentsatu gabe nengoen... Baina entretenigarria behar du izan, oso entretenigarria, larrialdietako bulegariaren lanak...



Sem comentários:

Enviar um comentário