2005-01-21

Idazle "on" baten ibilerak

Askotan entzun izan diot idazle askori, sortze prozesua kalbario bat bihurtzen dala askotan. Sufritu egiten dutela idazten.

Orduan, zergaitik idazten dute?

Beharbada editoreak, edo egunkariko zuzendariak, epe bat ipini dietelako, zutabea, liburua edo dana dalakoa bukatzeko: “Halako egunetarako bukatuta! Hitzegingo degu bestela!”

Errukarriok...

Ni eskean ibili nintzan aurrekoan, nere mounstroari jaten emateko, eta neska xalada lotsagabe xamar batek, faborea egin zidan, eta testu bat enkargatu zidan...

Hurrengo egunerako!!

(kabrona!)

Mounstroa pozez zoratzen ipini zan, hori bai. Segituan asmatu zuen istorio zoragarri bat.

Arazoa izan zan, nik oraindik, Tía Maria Jesus aspaldi jun bazan ere, salan daukadala ordenagailua, eta nere etxean telebista ipinita egoten dala egun guztian. Hori bakarrik ez, nere egongelak gorren kongresu baten antza izaten duela gehienetan.

Hortxe aritu nintzen, idazten, zerbait esateagatik, “Aquí hay tomate”ko sintoniarekin arratsaldean, eta “vaya semanita” + “cuéntame” + “Gran hermano Vip”eko sintoniarekin gauean... Eta denak bukatu zirenean, esan nuen nere artean: orain Patxi! Ba ez ba... Zeinek amenizatuko telebista ordu txikiak arte? Zein izango da ba...

Ibarretxe!

Zein konzentratzen da horrelako esaldiekin?

“Si se quieren separar, que se separen! Pero con un muro! Para que no pase el aceite de Andalucía ni el trigo de Castilla!”

Ze literatura klase atera liteke horrelako atmosferarekin?

Nere alde, testu txukun bat osatzeko, ideia benetan polita zala, eta oparia jasoko duen neska, erakargarrietan erakargarriena dala: inspirazioari oso lagungarri egiten zaiona...

“Erronkak” atalean, horrelaxe ipini nuen:

“Neska 10 bati dedikatutako testua.”

_______________



Ze zerikusi daukate orduan betaurreko batzuk neska honekin?

A!

Baimena eskatu behar diot erakutsi aurretik neska honi, hala ere. Azaltzerik nahi ez badu, datutxo batzuk aldatu beharko ditut, ezagutu ez dezaten.

(Eskatzaileak, neska xalada lotsagabe horrek, bukaerari beste itxura bat eman zion, Eta bere ikutuarekin oparituko dio. Ezin gaizki hartu ordea, testua berea da ta! (neri dena den, nerea gehiago gustatzen zait).

_________________


Beste enkargua, ezezagun batek egin dit. Ez dakit neska ala mutila den. Baina testu laburrak asko atsegin ditu, eta haizea azaldu behar dala testuan, hori eskatu dit. 105 hitz izango dituen testu bat.

Gaizki konpontzen naiz orokorrean zenbakiekin, baina erronkari halako ikutu polit bat ematen dio, ezta? 105 hitz...

(hor ikusten ditut, fidagaitzak... Bat, bi hiru lau bost... )

Mounstroa ez da bere baitan kabitzen. Zoratzen dago, eta egia esan, oso istorio polita asmatu du. Idaztea bakarrik falta da, eta argazkitxo bat, ahal bada...

Itxoingo dezue pixka bat, ezta?

_______________


Konturatu bazerate, orain arte idatzitakoan badago gauza pare bat, bati baino gehiagori beharbada atentzioa deitu diona...

Patxadatsuak, eta jeroglifiko zaleak, irakurri dezatela berriz, eta eman dezatela hipotesi bat.

.................

Efektibamente. Badirudi ez daukadala amonarik:

- “Mounstroa pozez zoratzen ipini zan, hori bai. Segituan asmatu zuen istorio zoragarri bat.”

- “Mounstroa ez da bere baitan kabitzen. Zoratzen dago, eta egia esan, oso istorio polita asmatu du.”

Baina harrotasun arrastorik ez dago, esaldi hauetan. Hala badirudi ere.

Testu hoietaz, eta nere literaturaren kalitateaz benetan pentsatzen detena, nik bakarrik dakit.

Arau oinarrizko bat dago ordea, oso jende gutxik jarraitzen duena. Hain zuzen...

Produktua ondo saltzearena.

Tendentzi haundi xamarra dago, jendearen artean, horrelakoak esateko:

- bueno, txapuza bat da, baina igual gustatzen zaizue...
- Oso gaizki idazten det, baina bueno...
- Kaka bat da e? Abiso...

Gaizki lagunok. Gustatzen ez bada, esan dezatela besteek. Produktua ondo saltzea, guztiz inportantea da!

(bizitzaren arlo guztietan)

Pako Aristik esan zuen duela gutxi, euskaldunok umilegiak gerala. Gure teilatuari harrika errezegi ibiltzen gerala.

Eta halaxe da.

Zeu ere hoietakoa bazera... kontutan har dezazun.

Euskal-Herriko irudimen aberatsena duen graziz betetako idazlerik berezi eta apartenak esaten dizu!!


Sem comentários:

Enviar um comentário