2005-01-26

Nun zaude Kepa?

Aspaldiko algararik haundienak egin nituen atzo.

Bikotea ezagutuko bazenute, askoz hobeto, baina ezagutu ezean, bilatu zuen lagunen artean, bikote deskonpensatu bat: emakumea, mardula, oparoa: gizona berriz, hau baino bajuxeagoa, eta mehar meharra.

Duela gutxi, gizon mehar hau (burusoila, datu inportantea imajinatzeko garaian) kejatu egiten zitzaion (maitasunez kejatu) bere andreari, honela:

- Hau la ostia dek. Beti hotz hotza egoten dek. Bi pijama gainean jantzita ere, beti hotzez. Ohera sartzen dek, besarkatzen nau, beso eta hanka, olagarroa bezela, eta hor esnatzen nauk gauerdian, izerdi patsetan, almohada busti busti eginda.

Kontua da, gizon honek Gasteizen lan egiten duela, eta kotxez egiten duela joan-etorria, Zumarragatik Gasteizera.

Eta herenegun, kristoren izotza bota zuela.

Gizona etxeko atetik sartzeko ordua iritsi... Eta gizona azaltzen ez. Emakumea larri. Seme-alabak sukaldean. Zaharrenak, semeak, 8 urte: ama bera baino hitzontziago...

-Ama, no viene el aita? Por qué no viene el aita? Ya está tardando. Ama fijate que está mal la carretera e? Ama, cuándo va a venir el aita?

Alaba txikiak berriz, 5 urte, azkenaldi honetako bere gai deskubritu berriari bueltak ematen:

-Igual se muere.

Ama, bere onetik aterata. Gizona azaltzen ez. Semea isildu ere egin gabe, eta alabak... Alabak esaldi bakarra, eta nahikoa!

Han azaldu zan azkenean. Eskerrak!

Sartu zanean, berehala antzeman zion emazteak, zuri zuri zetorrela.

-Bufff, ze eskapada Mariaje, ze eskapada. Txiripaz ez naiz jun zelaian behera Salinasen. Hor jun da kotxea... Xiiiiiiiiiiip... Metro batera geratu naiz. Justu justu libratu naiz.

Hor bukatu zan kontakizuna.

Nere burutapena, segituan:

- Normalean emakume honek bere gizonari olagarroa bezela heltzen badio... Gau hartan, pasatako larritasun, estuasun eta ondorengo lasaituarekin, nola helduko ote zion gizajoari???

Honela, esate baterako:

Goizean, zabaltzen ditu Mariajek begiak... Eta gizona falta.

- Kepa! Kepa? Nun zaude? Kepa!

- Hemen! – izaren azpitik- hemen Mariaje... esprimituta, baina hemen...


Sem comentários:

Enviar um comentário