2005-01-24

Opari bat besazpian

Zeloak gauza makurra dira. Helduek, askok behintzat, hausnar ditzakete, nola hala bideratu... eta hauen eragina arindu, gehiago edo gutxiago...

Baina haurrek zeloak dituzte... eta hor bukatzen da esaldia. Zeloak dituzte.

Horregatik, haur askok, oso gaizki pasatzen dute tronua kentzen dietenean; halako batez, anaiatxo edo arrebatxo-ahizpatxo berria etxean sartu eta eurentzako bakarrik zan maitasun pastela erdira banatu beharrean izaten direnean...

Batzuk benetan, oso gaizki pasatzen dute. Eta gurasoek igual, okerrago.

_____________


Horregatik, ideia txiki honek, asko lagundu dezake, eta probatu dutenei, asko lagundu die. Bigarren umea izan behar duen bikoterik ezagutzen badezu, komentaiozu ahaztu gabe.

Haurrek ezaugarri nabarmen bat dute: dana sinisten dute. 8-9 urte bete arte bai behintzat.

Ba horixe aprobetxatu behar da.

Hau errepikatu behar zaie, sarritan, anaia-arreba-ahizpatxo bat izan behar duten haurrei:

- Gorka, badakizu haur jaioberri guztiak bere anaiarentzako opari haundi haundi haundi batekin etortzen direla ezta?

- Bai? ... Eta nun ekartzen dute?

- A! Hori inork ez daki. Baina opari bat ekartzen dute. Beti. Eta zuri ere ekarriko dizu, haundi haundia gainera.

Haurra jaiotzen denean, bisitan juten zaion lehenengo aldian, ospitaleko gelan hantxe euki, opari erraldoia. Edo berak hainbeste nahi zuen jostailu eder hori.

"- Arraioa. Hain txarra ere ezin da izan halako oparia ekartzen didanean!"

Pentsatuko du Gorkak...

Eta denboraldi batean, ilusioa izango du. Askoz hobeto hartuko du etorri berria. Eta errezago ohituko da aldaketara.





Patxitraperoren gomendioa.


Sem comentários:

Enviar um comentário