2005-01-09

Patxitraperoren errejimena

(Adi: hau mezu serioa da. Askotan gertatu zait, serio hitzegiten hasi, eta jendeak ez sinistea. Berriz esango det. Hau mezu serioa da. Ez espero txisterik mezuaren bukaeran. Errejimen honek badu bere mami psikologikoa, baina ez noa azaltzera)

Zeinentzako: Kilo batzuk kendu nahi dituenarentzako. Zuk ezik mundu guztiak oso ondo zaudela esaten badu, ez txikito/a, zuretzako ez.

Zer daki honetaz Patxitraperok?

Anorexiaren mugak ezagutu zituen gaztetan. Geroztik, hamaika errejimen egindakoa. Kolore eta mota guztietakoak. Esperientzia haundia, argaltze –eta gizentze- kontuetan.

Zergaitik da hain ona errejimen hau?

- Danetik jan dezakezulako: baita azukrea, pastelak, saltsak, txorixoa, ogia, patata frijituak ere...

Orduan, zertan datza errejimenak? Nun dago sekretua?

Derrigorrez bete beharrekoa:

A) danetik jan behar da. Ezin zaio ezer jateari uko egin.
c) Saiatu baskula ez erabiltzen (hilean behin baino ez)
d) Saiatu betekadarik ez egiten gizentzen ez duen jakiren batekin.
e) Gosea pasa? Zertarako?
f) Ahal dala, erabili sakarina, esne gaingabetua... Gusto berbera badu, ez aukeratu gantza gehiago duen produktorik, jakina.
g) Kirola egin ahal bada, baina gutxi egin. (asko egitekoa bazera, seguruaski ez dezu errejimen beharrik izango)

Beharrezko materiala:

Libretatxo bat.

Errejimen honen muina:

Gogoan hartu behar dira, eta apuntatu egunean zehar, edo bukaeran, (lehenengo bi-hiru astetan bakarrik) normalean jango zenituzkeen baina jan gabe utzi dituzun gauzak

Ahal dan gutxiena jan behar da, goserik pasa gabe.

Gogoratu: debekatuta gosea pasatzea. Egun bakoitzeko, orri bat. Lehenengo egunetan, zerrenda oso luzea izango da (esajerazio bat jaten ohituta zaudelako). Zerrenda txikituz jungo da egunak aurrera jun ahala (janariak gero eta gutxiago erakartzen zaituelako).

Antsietatea sentitzen dezunean, jan! DERRIGORREZKOA. Ahal bada, gizentzen ez duen zerbait. Fruta... Bestela, patata apur hoiek, pasteltxo hori, txokolate pusketa hori...Nahi dezuna. Erabakia zeurea da. Eta kontutan hartu beti:

libretatxoa.

Listo!

Proba ezazu. Ez zera damutuko.

Neri honela dijoakit:




(Hilero berriztatuko det)

Sem comentários:

Enviar um comentário