2005-01-11

Txarkuterian

Txarkuteriko ilaran zai egoteak askorako ematen du. Denetarik aurki dezakezu paregabeko areto balioanitz horretan (txarkuterak entzungo balit): komedia aurki dezakezu (askotan) filosofia (gehiagotan), drama (batzuetan, bezperako eskelak aipagai direnean, adibidez), sedukzioa... (sedukzioa esan det? Nik esan al det? Barkatu, Cubako oroimen polizoiren bat izango zan. Euskal-Herrian sedukzioa, je...). Nun nenbilen? A bai bai: komedia, filosofia, drama...

... Thiller-a...

Nerea 19 zenbakia zan. Nere aurretik, 18 zenbakia eskuan zuela, emakume txiki bat zegoen. Emakume kopeta beltz, mutur-estu bat:

- Erdibituiazu, bai, aber, erakutsidazu hori, bueno ez, jarri berriz bestea, bueno ez, lehenengoa, aizu, ez nauzu engainatuko ezta? Moztuidazu hortik, baina fina e? Bestela zuretzako. Ez dizut hortik esan, ez al didazu entzun? Hortik hasteko esan dizut, ondo emaidazu bestela ez naiz gehiago etorriko, ai txika, esmero pixkatekin...

Emakumea konzentratuta zegoen guztiz txarkuteraren lanarekin. Ez zion honen begiei erreparatzen. Baina nik bai.

30 zentimetroko haiztoa zuen eskubiko eskuan.





Zorroztu berria. Orain txerrikiari, orain emakumeari begiratzen zion...

- Riiik, ..... Riiik, ..... Riiiik...

Nere irudimenak batzuetan zaldi ero koadrila batek daraman gurdia dirudi, eta neu, bridei ozta ozta eusten dien gidari eskumotza. Sorginduta nindukan haiztoaren aho zorrotzak: emakume txikiaren yugularrerako bidean ikusi nuen, garbi garbi.

Txarkuterari begiratu nion, neri begira zegoen:

- Lapurra! Fantasia hori nerea da!

.........

Bridei nola hala eustea lortu nuenean, emakumea arraindegirako bidean zan, eta txarkuterak neri begiratzen zidan (30 zentimetroko haiztoa askatu gabe!):

- Zuk?
- Nik? Txoped!
- Zenbat?
- Osoa! Plastiko ta guzti!
- Nola?!?
- Barkatu barkatu... Jarridazu ehun gramo.

Sem comentários:

Enviar um comentário