2005-02-03

Lola Beccaria iraultzailea



Neska polit hau, Lola Beccaria da. “Una mujer desnuda” liburuaren egilea.

Emozionatuta nago guztiz, neska honekin, esaten dituen batzuk irakurri ondoren.

Buruan askotan pentsatu izan dituzun gauzak, edo laino antzeko batean dituzun gogoetak bapatean hain ondo idatzita ikusten dituzunean, emozionatu egiten zera. Eta gehiago emozionatzen zera, honen ezaugarri batzuk zure buruarengan somatzen dituzunean.

Esaten dituenak, erakutsiko dizkizuet, tarteka. Nereak ere badirelako. Nere modura kontatuko ditut.

Baina gaur beste zerbait kontatuko dizuet, traperoari bereziki polita egin zitzaion gauza bat.

Utzi ezin nuen alkarrizketa baten ekuadorrean nengoen, etxeko egongelan, eta ezin nion nahi nuen arreta ipini telebistari, baina Lola Beccaria neska hau, eta beste bi idazle alkarrizketatzen ari ziren.

Halako batean, horrelako zerbait entzun nion:

“sería muy interesante, diría más necesario, muy necesario, crear un ministerio del sexo y del amor. No digo que sirviese para promulgar leyes, pero sí para incentivar, promover, ayudar, a la práctica del sexo, y del amor”

Bere ondoko bi idazleak parrezka hasi ziren. Auzo lotsa sentituta igual, edo Lolaren burutapenak ezustean harrapatuta, eta haren ondoan zegoenak erreleboa hartu zionean, utopia hitza erabili zuen.

Baina Lola Beccaria, serio serio ari zan. Benetan hitzegiten ari zan.

Lola Beccaria, benetako iraultzailea iruditzen zait. Mundu honek behar duen erreleboa, aspaldian hemen behar zuena.

Ni asper asper eginda nago entzuteaz, bere burua iraultzailetzat dutenei zein estatusaren barnean eroso sentitu arren arazoak gainezka egiten dien hoiei, “imajinazioa” behar dala, ditugun arazoak konpontzeko.

Baina inor ez da ausartzen, ideia hoiek sortzen direnean, hauek hausnartzen, edo serio hartzen. Are gutxiago aplikatzen, zuzenak eritzita ere.

Lola, ez zaude bakarrik. Traperoa zurekin dago.

________________


Ordu hauetan ordea, oso ideia ona iruditzen bazait ere Lolarena, ezin diet galerazi ideia parregarri batzuri nere teklatuaren gobernua hartzea.

Imajinatzen, Eusko Gobernuak halako saila sortuko balu?

“Sexu eta maitasun saila.”

Beste edozein gauzekin bezela, diputatuek eman behar dute ejenplu, ezta? Probazazue ba. Ahalegindu pixkat, Eusko Jaurlaritzako ganberak hartutako arau batzuren inguruan, hauek imajinatzen:

- Diputatuak, binaka doazenean, eskutik helduta jun beharko dute.
- Estradura igotzen direnean, diputaduak muxu pare bat eman beharko dizkio ganberako lehendakariari, Atutxa jaunari. Beste bi estradua uzterakoan.
- Ganberako aire egokitua, moldatu egingo da bero xamar egon dadin, diputaduek ahal den erropa gutxiena eraman dezaten.
- Diputatuek, bere sexua edozein dela ere, mikrofonoaren kirtenari laztanak egin diezaizkiokete, askatasun osoz.
- Diputatuek, hizlariaren espitxa nabarmena irudituta, orgasmoaren antzeko oihuak egin ditzakete, betiere hizlariaren jarduna galerazi gabe
- Posible izango zaie diputatuei, goiko ilaran dituzten diputatuen masaiak jasotzea, buruan edo lepoan. (edo beherago, beso luzeak dituen diputaturik gainean tokatuz gero)
- Baimendurik egongo da diputatuek alkarri maitasunezko mezu idatziak botatzea. Baldin paperen batek bere destinua iritsiko ez balu, ganberako lehendakariak ahalmena izango du maitasun mezu galdu hoiek irakurtzeko saioaren bukaeran, eguneko eztabaidaren tentsioa gutxitzeko asmoz.
- ................

______________


Lolak beste gauza bat ere bota zuen, ezagutzen ez nuena, oso interesgarria. Baina biharko utziko det, aurrerapen batekin: Atal berri bat sortzera noa Lolak esandako honen haritik.


Sem comentários:

Enviar um comentário