2005-02-05

Ume izaten ikasi


Zer gehiago esan zuen ba Lolak?

Beste hau:

“Es curioso, pero todos los psicólogos, psicoterapeutas, psiquiatras, todos coinciden en lo mismo: “es que tienes que deshinibirte, despreocuparte, echar fuera tus complejos, reir, jugar, bailar, sacar a ese niño que tienes dentro... Y claro, sí, es muy fácil decirlo, ¿Pero cómo se hace?”

...............................

Gaurtik aurrera, hor eskubiko zutabe batean, blog berri batean, Patxitraperok pista batzuk emango dizkizu noizean behin: jolas bat, ideia bat, ariketa bat, Lolak aipatzen duen helburu preziatu hori lortzen laguntzeko, edo besterik gabe, ondo pasatzeko.

Zer behar dan?

Gauza haundirik ez. Ume bat

Naturaltasunez betetako gizaki txiki ero irripartsu hoiek; hain eskerroneko diren hoiek: Jolasteko proposamen bati sekula ezetzik emango ez diotenak.

Kontuz baina! Kutsakorrak dira oso: alaitasuna, indarra, energia, bizitasuna kutsatzen dizkizute.

_______________


Jende gutxiri pasatzen zaio, baina aukera bat da gertatzea. Kolpe txar bat jaso leike buruan, amnesiko geratu.

Halakorik gertatuko balitzait ere, hiru gogorapen utzi nahi ditut hemen idatzita. Nere bizitzako hiru momentu zoriontsu. Hain ondo gogoratzen ditudanak orain; beharbada nere bizitzako zoriontsuenetakoak, berezienetakoak izan direlako.

_______________


Ez dakit oso ondo zenbat urte izango nituen. Hamalau bat nik, zazpi zortzi bat bikoteak. Bi anaia bixki ziren.

Ni nere lagunekin nengoen, bikote hau azaldu zanean, ikastolako patioan. Lagunak alde batera utzita, hizketan hasi nintzen bikotearekin, eta eurekin jolasten hasita, arratsalde osoa ez dakit, baina ordu batzuk behintzat egin genituen jolasean. Jolas bat utzi eta beste bat hasi. Umeak bizkarrean hartuta, burrukan, kilimak egiten, korrika... Ze gustora aritu ginen! Umeak zoratzen, eta ni, ume haundi hori, oraindik gustorago.

Hamasei urterekin berriz, Zumarragako parke batean, hamaika-hamabi urteko neska bat hurbildu zitzaidan. Bere adinerako, haundi xamarra zan, oso haundia, baina nik hari kaso egin, eta gainera etorri zitzaidan, zeharo natural. Zankalatraba jarrita, kontuak egiten aritu nintzaion. Nere lagunak berriz, lotsatuta. Hain zan haundia!

Neri ordea, ze ajola zidan? Gorputz haundia izanagatik ere, ume txiki bat zan! Zoratzen egon zan jolasean, eta ni oraindik gustorago.

Hogei bat urte nituela hirugarrena. AEKn nenbilen garai hartan, irakasle. Azkoitiko eskola batera jun ginen irakasle guztiak, hustu berri zuten euskaltegi bateko mahaiak, aulkiak e.a. jasotzera.

Baina kamioia iristen ez. Uda. Izugarrizko beroa. Gu han zain, eta kamioia azaltzen ez.

Ez zan azaldu kamioia. Nere lankideek beren bizitzako arratsalderik aspertuena pasa zuten.

Nik ez ordea. Eskola hartan, ume txiki bat zegoen, zazpi-zortzi bat urtekoa, konserjearen semea. Haren laguna egin nintzen aspertzen hasi orduko, eta izugarri ondo pasa genuen jolasean. Ahaztezina izan zan neretzako. Beharbada arratsalde hartako pakearengatik. Edo umearekin oso ondo konpondu nintzalako. Edo kostrastea, gu biona nere lankideekiko, oso haundia zalako...

Lagunok... Ume izatea, ze gauza polita dan!

Animatzen?

Sem comentários:

Enviar um comentário