2005-03-23

Berriz Katixa

Zer esan Katixari buruz?

Hunkitzen zaituzten idazleak badaude. Gutxi, egia da. Ni behintzat, gutxik hunkitzen naute. Garai batean ez bezela, orain mota guztietako informazioak, formatoak eta estiloak jasotzen ditugu, izugarrizko jantzitasuna eta begi-ibilbidea degu, eta zailago da parre egitea, zailago asaldatzea, zailago hunkitzea...

Idazle batzuk, gezurrak egiaren itxuraz mozorrotzeko ahalmena dute, egiaren eremuak zabaltzeko abilidadea. Eta gutxi batzuk, besteengandik desberdintzen dituen ikutu berezi berezia dute.

Katixek berriz, Coca Colaren sekretuaren moduko zerbait du. Nahasketa berezi berezia. Neretzako bakarrik akaso? Ez dakit ba...

Neretzako bakarrik ez nuke gorde nahi ordea. Bere dromedarioaren belarrian klikatu; galtzerdi marradunetan; murgildu zaitezte bere munduan. Murgildu Katixeren eskutik, udaberriaren ederrean.




_

Sem comentários:

Enviar um comentário