2005-03-03

Sorpresa sorta

Marabillosoa, informatikak tarteka eskeintzen dizkizun sorpresak.

Egun batetik bestera, derrepente, mezuren bat daukazunean txirrina jotzen duen Messenger programan, atzotik 13 mezu ditudala azaltzen zait. Postontzira juten naiz, eta batere ez da ageri.

Norbaitek dauzka, eta erreskatea eskatu behar dit? Nun demontre daude nere 13 mezu hoiek?

Hori gutxi balitz, ordenagailua itzaltzerakoan, mezu hau azaltzen zait:

“hay 3 usuarios conectados a su PC. Si lo apaga los desconectará. Desea continuar?”

Ez bat, eta ez bi. 3 lagun! Nere orkatilari lotuta.

Zein dira???

Gurdiazibilla, Polizi Nazionala eta Ertzantza??? (Martin Ugalderenaren ondoren, edozer gauza izan liteke)

Gustatzen ote zaie nere bloga? Txandakatu egiten ote dira, irakurtzeko?

Eta bukatzeko, esan esan nuen, ipuiak ipiniko nituela, mp3 formatuan, baina grabatutakoan, labadora baten barruan nagoela dirudi. Lortuko ote det zarata hori kentzea?

Eskerrak, audio artxiboak editatzeko programak dauden, eta zarata disimulatzea posible dan.

Horri esker, hemen daukazue, lagunok, patxitraperoren ahots fin, leun eta xarmangarria.

Espero det denoi gustatzea. Hemen dijoa nere lehendabiziko pocdastinga.

Patxitrapero’s pokastin


_

Sem comentários:

Enviar um comentário