2005-03-24

Traperorekin hizketan (II)



- Berriz ere zure hankekin bueltaka?
- Politak ezta?
- Hainbeste gustatzen zaizkizu?
- Ez, neri nere eskuak gustatzen zaizkit. Horregatik kasu egiten diet gehiago hankei. Zeloak senti ez ditzaten...
- ¿...?
- !!
- Aizu trapero, galdera sorta batekin etorri naiz gaur. Erantzungo?
- Bota.
- Ia ba. Zergaitik ez dezu jendeak erantzunak emateko aukera ematen?
- Bufff, arrazoi piloa daukat.
- Hainbeste?
- Bastante, bai.
- Ala ba, hasi kontatzen.
- Eseri lasai...
- Iuuup! Ala ba, hasi lehenengoarekin.
- Ba... Aurrekoan esaten nizun hori lehenengoa: medio hau, errena dala. Edozein koldarrek bota diezazukeela harri haundi bat itzaletik. Idazteari uzteko gogoa pizteko modukoa. Blogari askori pasa zaie. Ez du izan behar oso gustagarria...
- Ta zergaitik bota behar dizu inork harririk?
- Ba transparentea naizelako. Gauzak pentsatu bezela esaten ditudalako.
- Eta hori ez al da oso modu kaxkarra, zure ideiak zabaltzeko? Diplomaziarekin ez al zenuke gehiago irabaziko?
- Politikaz ari zera?
- Bai...
- Bueno, ni banaiz diplomazia zale. Baina bizitzen ari geran egoerak, salaketarako baino ez du tarterik uzten. Isiltasuna, aberrantea da. Eta egoerak berdin segi dezan oso lagungarri. Eta dagoeneko urte gehiegi daramatzagu berdin. Berdin ez, okerrago. Ez al zaizu iruditzen?
- Baina aber... Politika alde batera utzita... Ze arrazoi gehiago daude?
- Ba oso gizon okupatua naizela. Erreztasuna daukat idazteko, sortzeko, baina oso denbora gutxi izaten det normalean. Jendeak idatzitako mezuei erantzun, eta sortu? Ez daukat danerako denborarik...
- Ba ez erantzun jendeak esaten dizunari!
- Ezin det ordea! Ados ez banago... Nola geratuko naiz ba isilik? Eta ados egonda ere... Beti gehitu edo argitu nahi izaten da zerbait.
- Baina trapero! Horrela, pulpito batetik ari zerala dirudi!
- Ez horixe. Nere iritzia, bat baino ez da. Zenbait gauza oso garbi ditut, baina hala ere, beti uzten det zalantzarako tartetxo bat. Desiatzen egoten naiz norbaitek neri arrazoia kentzeko.
- Nola kenduko dizute ba arrazoia, erantzuteko aukerarik ematen ez badezu!
- Nere iritziak batere balio ez badu, ez du kalterik egingo. Eta baldin inori gustatzen bazaio, zabaldu egingo da... Umila izan behar da. Lehen esan dizudana. Nere iritzia, bat baino ez da. Ez daukat nik nere burua Senecatzat. Duen garrantzia eman behar zaio. Ez gehiago.
- Bien bien... Besterik?
- Ba mezuei erantzuten hasteak... Jendearekin adiskidetzea dakarrela, ezinbestean.
- Joe... Txarra ala?
- Ez, oso ona. Baina lehen esan dizudana. Lagunak egiten dituzu, eta daukazun denbora apurra, lagun hoiei mezuak idazten eta haiei erantzuten pasatzen dezu, eta ez dezu sortzen.
- ......
- Gehiago?
- Ba... Bai... Adibidez... Zuretzako zoragarria dan mezu bat idaztea... Eta ondoren, alubita baten komentario txoro bat egotea.
- Zu bezelako alubita bat? Iritziak nunahi uzten dituen batenak?
- Egia, jajajaja! Arrazoi dezu bai. Batzuk nere iritzietaz nazkatuta egon daitezke. Baina erantzuteko aukera ematen dute eta... Ze kulpa daukat nik! Nik erantzuteko gogoa izan, eta erantzun egiten det.
- Gehiegi igual?
- Baliteke bai. Gustatu egiten zait. Sentitzen det nitaz aspertuta daudenengatik. Zer egingo zaio ba.
- Arrazoi gehiagorik bai?
- Bueno... Ba... "0 coments". Ni erabat ohituta nago. Noizean behin jasotzen ditudan e-mailekin konformatzen naiz. Baina batzuetan komentarioak jasotzeak, eta beste batzuetan ez... Ez dakit ba. Irudipena daukat, ez lidakela gehiegi ere inportako. Baina batek daki.
- Besterik?
- Badaude bai, baina dena ere ezin da kontatu.
- Orduan zer? Ez dezu sekula aukerarik eman behar, zure mezuei erantzuteko?
- Batek daki... Lehengoan ere esan nizun, nere datuak ez nituela eman behar, eta begira. Auskalo. Batzuetan tentatuta egoten naiz, oso tentatuta, baina... Azkenean buruak irabazten du.
- Aizu, eta zure mezuetan aipatzen dituzunak? Hoiek ez al daukate beren burua defenditzeko eskubiderik sikiera?
- Bai noski. Hoiek idatzi diezadatela, eta beren iritzia publikatuko det, aipatzen ditudan mezu bakoitzaren ondoren.
- Ederki. Orain zure iritzia eskatu nahi dizut, jendeak zergaitik ez duen komentario gehiago uzten blogetan, eta pribatutasunari buruz ere bai...A! Eta esan zenuen hura, zuri blogak eman dizun gauza aberats aberats hori...
- Ai ez ez...
- Ze ba??
- Ba hankak, maxpaxa eginda dauzkadalako.



... Hurrengo batean edo?
- Ondo da trapero...
- A!
- Zer?
- Tabakorik ez didazula ekarri. Aurrekoan eskatu nizun.
- A, ya... Susmoa neukan ordea, zigarro erretzen baino, hankak beratzen egongo zinela...
- Bien bien...
_

Sem comentários:

Enviar um comentário