Abenturak (I) Lehenengo zatia.

Furgoneta Zumaiako faro ingururaino eraman nuen. Euria ari zuen, baina pixkabat beranduago atertuko zuen. Euritakoak ikutu erromantikoa emango zion egunari, baina nahiago nuen ateri egotea: argazkilari batek nekez goza dezake esku bakarraz…

(ai ai ai… Irudimena bere kasa, dagoeneko?)

Kai muturreraino jutea pentsatu nuen.



Itsasoa! Ze gauza ederra. Lehorreko turista hau, txora-txora eginda, itsasoari begira.




Bidean, beste gauza batek harritu ninduen. Hiru pasealeku daude, bata bestearen gainean. Sekulako altura dago, batetik bestera, eta goiko biek ez dute barandarik.




Gizon batekin topo egin nuen, eta hitza luzatu nion. Antzuolakoa zala esan zidan, bertan bizi zana. Baietz, Zumaia oso leku ederra dala, paseatzeko dotorea. Eta nere galderari ere erantzun zion: bere ustetan, inor ez zala erori kai mutur hartan, goitik behera.

- Festetan itxi egingo al dute kai-mutur hau! Arrisku galanta, mozkortientzat.

Parre egin zuen.

Beste gauza batek ere deitu zidan atentzioa, kai-mutur hartan. Han urrutian, mendi aldean ikusten zan kupuladun ermita bat.

- A, hori? Bai, hori San Miguel de Artadi da. Polita da.

- A, ba jun behar det gero. Oso ederra dirudi.

_


Atzera Zumaiako etxe-artean, bueltatxo bat eman nuen, ibaiaren pareko pasealekutik ez, barruko kaletik.

Han, ze topatu nuen, ibiltzen hasi eta segituan:





Txalet baten atzekaldean, abandonatutako bi kotxe, eta barrurago… Zokoan… hara!





Eskultura bat! Kotxe abandonatuei lagun egiten, bazter batean. Zeinena ote? Eskulturako gizonak enkargatu ote zuen, berarentzako? Ala bere zaleek, bere familiakoek egin zioten? Edonola ere, ondo ahaztuta, gizon gaixoa.

(Galdetu egin behar hala ere, gizon gaixoari, bertan gustora dagoen.)

Aurrera segitu nuen.

Hau zer ote da?




?¿?

Ala Patxi, aurrera. Han, beste bitxikeria bat:





Postontzi bat, pareta baten tripan.





Zein bizi ote da atzekaldean? Klandestinitatean?

Pixkabat aurrerago, sekulako ate polita, auskalo noizkoa. Historikoa ez dakit. Historia duena, seguru.





Argazkia ateratzen ari nintzala, emakume batek zeharkatu zuen atea, barrutik kanpora.

- Ze ate polita daukazun.

Emakumea zeharka begira, mesfidati edo.

- Polita? Zaharra bai!

- Zaharra, eta polita oso. – nik –

- Bah – Berak (ez zuen esan, baina nik entzun egin nion)

Aurrerago junez, asteroko azokarekin egin nuen topo. Ez neukan gogorik jendeartean nahasteko. Atzera egin nuen, eta etorreran atentzioa deitu zidan eraikinera iritsi nintzan berriro.





Interpretazio zentroa. Zer ote? Musikarientzat? Bertako musika eskola ote da? Atzerki eskola igual. Bai? Ez dakit ba…

- Aizu! - 80 urte inguruko aitona bati
- Esan mutikoa
- Hori zer da?
- Ui, etzakiat.
- Ez al zera ba bertakoa, Zumaiakoa?
- Bai bai. Ni hortxe bizi niñun orain gutxirarte. Orain beste kale hortan bizi nauk, baiña etzakat ideiarik ere, etxe hori zer dan.

Alajaina.

Apuro pixkat ematen zidan bertan muturra sartzea, baina, nola jakin, bertara sartu eta galdetu gabe?

Barruan, bakarrik egon nintzen minutu erdi batez edo...





Burni hoiek, zer ote dira?




Museo museoa ez zirudien. Zer ote zan?

Hau zoriona. Neska bat azaldu zan barrenetik. Jertse gorri batez, morena, betaurrekoduna, polita. Irriparrez.

- Aupa -nik-, hau zer da, museoa?

Azaldu egin zidan, garai batean mataderoa izandako eraikin hura zer zan. Goiko pisura juteko lasai, eta ikusteko goiko guztia. Baina hori bakarrik ez! Han behean, ikus-entzunezko gela bat zegoela, hiru dimentsiotako dokumental bat ikusteko, 9 minutukoa.

Nere ilusioa! Nik neukan txirrinta, 3 dimentsiotako betaurrekoekin pelikula bat ikusteko! Betidanik! Sekula ikusi gabe!

Esan zidan goikoa lasai ikusteko, gela prestatzen zuen bitartean.

Asko gustatu zitzaidan goikoa.





Nik hartu nuena baino denbora gehiagoz ikustea eskatzen du hala ere.

Bitxikeria batzuk, hemen:





Ammonite: molusku zefalopodoak. Duela 65 miloi urte espezie hori betirako galdu zen.

Holakoak irakurtzen ditudanean, beti oldartzen da nere barrenean huts kosmiko mugagabe bat. Ammoniteak, duela 65 miloi urte desagertuak…

Hazkazal baten mutur bat kentzen hasten naiz, eta momentuko plazer txiki horrek ezabatzen dit huts kosmikoa.

Txokolatezko helatu batek, txorixo mutur batek, ume baten irriparrak ere bai…

Hona, beste bitxikeria bat:





Zabor-artea. Nere etxeko egongelan jartzeko modukoa. Ederra benetan.

Horra, hirugarrena:





Zumaiak duen usaina. El olor de Zumaia. Botoia sakatu eta…

Nola esango dizuet ze usain irtetzen dan? Bertara jutea onena. Museoko gauzarik bitxiena iruditu zitzaidan.

Jetsi nintzen behera, eta prest zegoen ikus-entzunezko gela. Neretzako bakarrik! Betaurrekoak jarri, eta gozatzera!

Dokumentala ondo egon zan, baina bai dezepzionatu ninduen pixka bat 3 dimentsiotako zera horrek; baina egin zidan ilusioa! Batere espero gabe, harekin topo egitea! Oraindik emozionatuta nago.

Museo hura, neretzako bakar bakarrik. Ni bainengoen bakarrik han bertan. Asturiasko printzipea sentitzen nintzen, baina sekitorik gabe.

Eta museoko neska atsegin hura ere, neretzako bakarrik zegoen!

Ze maja. Lanpostu hartarako aukeraketa eskisitoa izan zan. Oso atsegina, jantzia, jatorra, arretatsua…

Eta polita (… lehenago esan det, ezta?)

Bueno, bukatu zan ikustaldia.

Han zegoen ordea…

Bisita liburu bat.

Zabalik, mahai gainean. Orri batzuk ageri ziren idatzita, museoak ikusle batzuei sortarazitako irudipenez beteta.

Begira geratu nintzaion. Pentsati.

- (Zerbait idatzi behar al det?)

Mutur-ertza piztu zitzaion traperoari.

- Zerbait idatzi behar det.

Klaro, imajinatu egoera. Museo hartan, liburua, neska, eta ni. Ni idazten, eta neska… neri begira? Ez ba. Nola egongo zan ba nik zer idazten nuen begira. Normala da. Apartatu egin zan pixka bat, begirune naturalaz. Eta ni, blogari hau, zale-deformazioaz edo, hortxe idatzi nituen, ez bi txorakeri, baizik eta bost lerro!

Nere motibazioa idazteko, zein zan? Ez hain zuzen museoari buruzko nere irudipena. Beste zerbait zan. Hain zuzen...

Imajinatzea…

Ni kalera irten ondorengo hurrengo minutua.

Ez naiz neska hartaz ari. Neska jator hura zegoen hantxe, baina ni edonortaz ari naiz. Zuk zer egingo zenuen? Bisitaria irten orduko zer idatzi duen ikustera jun? Ala liburua ahaztuta, beste zerbaitetan hasi?

A bai? Ez zenuen segituan irakurriko? Ba ez okurritu orduan hemen klikatzea!!

Neskaren alde, esango det litekeena dala berak nere bost lerro haiek ez irakurtzea.

Nik behintzat, irakurri egingo nituen ziztu bizian, mingaina aterata!

Jakinmina izatea, hain da gauza osasungarri eta atsegingarria!

- Bueno aizu, ba oso ondo pasa det! Beste bat arte! - esan nion.

Eta abenturaren hurrengo atalerantz abiatu nintzen, pozez zoratzen.

Furgonetarantz abiatu nintzen, baina bertara sartu aurretik…

Hantxe zegoen bikote bat, aitona-amonak, banku batean eserita.

- Ze toki ederrean bizi zeraten! Toki polita da gero Zumaia.

Elgoibarkoak zirala. – alajaina. Bizi al da Zumaiarrik Zumaian? –

Eta hizketaren harian, eguraldiaz, osasunaz, Zumaiaz eta beste kontu batzuetaz… Hor nun esaten didan aitonak…

- Hor ere badaukazu ikusmirea.

- Itsasoa? Bai bai, egon naiz – Nik.

- Ez ez, etxe hontan. Koadroak edo, ez dakit zer dagoen barruan. Gizon bat egoten da, eta barrukoa erakusten du. Etortzen da jendea tarteka. Hor, txakurra dagoen tokian.

Bertara hurbildu eta…





Julio Beobide lantokia.

Alajaina! – pentsatu nuen – Gizona bertan egon balitz, etxea erakutsiko zidan! Eta ezin izango nuen nere zorte ona sinistu!

Etxera etorri nintzenean, interneten begiratu nuen, gizon hori zein zan.

Eskulturako hura ote???

_


Furgonetan sartuta, poz pozik, San Miguel de Artadirantz abiatu nintzen, beste pasadizo ahaztezin batzuren bila.

Baina hori, hurrengo mezuan.

_

10 erantzun:

satortzulo@euskalerria.org disse...

hi patxi, ta mataderoko neskan argazkia nun arraio ezkutatu dek?

Anónimo disse...

Zumaian bizi den zumaiar baten partez; oso ondo aipatzen dituzu gure herriko txokoak, kuriosoa herritar batekin ere topo ez egitea, baina Elgoibartarrak gurean gehien beraneatzen dutenak dira Eibartarrekin batera, haiek ere ederki ezagutzen dute herria.Eta begira ni oraindik ez naiz izan interpretazio zentroan, arrazoia duzu inguruko gauzak ezagutzen ez ditugula aipatzean. Nik klik egin dut! :)

Patxi disse...

Satortzulo:

faena galanta egingo niake, haren argazkia erakutsita. Izan ere, haren izakerak are gehiago edertzen dik.

Noiz jun behar dek?

Zumaiarrari: pentsa zazu, Paola puntatik azoka egiten dan tokiraino bakarrik!

Benetako harri bitxiak ditugu begien aurrean. Eta Zumaian seguruaski, beste toki batzuetan baino gehiago. Uste det bertan etxe bat erosi behar dedala, jubilazioa pasatzeko. Maiteminduta nauka zure herriak.

Anónimo disse...

Iepa Patxi!!
Artista utsa aiz geo, amen beste zumaiar bat. Ta dibergentes ez uan ikusi? etziopa paoletik oso urruti ditxozozko farua. Ba emango zizkiot eskumiñak jertse gorridunari, eztit ezautzen baina ezautu berkoiu zumaian etziok eta neska eder askorik. kabi politta dek hori bai arrazoia daukak, leno bai politta zitxola portu deportiboik gabe eta faru ilegalik gabe,beste xamarma bat zitxakan, baña ez al diok ondarribin antza hartu? WWW.baleike.com zumaiako aldizkariaren web orria sartu ta ikusi.
aio

Patxi disse...

Museoan goiko aldean, bazegok gauza bat, oso polita, sostengarritasuna zer dan azaltzen duena. San Miguel de Artaditik Zumaiari begira, beronekin akordatu nintzen, eta...

Ez dakit nik oso ondo sostengatzen geran.

Arrazoi dek, toki guztietan zegok porlan gehiegi. Zumaian ere bai. Baina konparazion konparando, Zumaia oso ederra dek.

Zumarraga bezain ederra bai, baina alajaina, itsasoa zeukik!

Konponduta negok museoa jendez betetzen badek! Esango zidak neskak:

Hi, artaburua! Lehenago askoz gutxiago lan egiten nian, eta berdin berdin kobratzen diat! ;-)

Ez nioan galdetu fija zegoen ala ez, baina bere kurrikulumerako ale txiki bat dek, nik egindako "kritika".

(sanidadeko inspektore konplejua sartu zaidak derrepente)
_

Anónimo disse...

Garbi zegok, Patxi, ez dekela gauza haundirik behar emozionatzeko!! Zumaiairra nauk ni're, Algorri zentro horretara ailegatua nauk, eta zer nahi dek esatea, nahiko pobrea iruditu zitakan, ikus-entzunezkoa batez ere. Askoz hobea huke zuzenean Itzurun eta Algorri aldera joatea!!
Julio Beobideren museora ez hintzan sartu, eta ez huan askorik galdu, egia esan, uda honetan sartu nintzanean pena eman zialako: eskulturak bata bestearen gainean edozer moduz jarrita, asko izenburu edota azalpenik gabe, armairu zahar batean atea zabalik eta barruan katalogo zahar batzuk, apal batzuetan txindurrien kontrako botika bixta-bixtan... Eta, okerrena, ateko neska ez huan batere polita eta atsegina, zoritxarrez.
Bitxia dek, bai, kanpotar batek eman dezakeen ikuspegia!! Hurrena etortzen haizenean, bertako lagunen bat izango dek eta erakutsiko diagu zumaiarron Zumaia!
A! Ezagutzen diat Algorri zentroko neska. Emango zioat hire (lanaren) berri, nahi badek!!

Anónimo disse...

Aupa Patxi,
zergatik horrenbeste zumaiar orain zure blogari begira? ba Zumaiako aldizkariaren blogean (www.baleike.com) zure artikulu honen berri agertu delako. Han ere badira erantzunak. Begiratu bat emaiozu.

Patxi disse...

Ezagutzen dizkiat pixkat, Itzurun eta Algorri!

http://patxitrapero.blogspot.com/2005/08/zumaian-berriz.html

http://begietatik.blog-city.com/maiatzean_zumaian.htm

http://begietatik.blog-city.com/paper_bakan_bidaiari_hoiek.htm

Zumarragan kultur-etxerik ez daukagula kontutan hartuta, Algorri interpretazio zentroa zazpigarren marabila dek!

Asko gustatu zitzaidan, benetan.

Esaten deken beste hortan, oker habil. Ni oso esijentea nauk. Oso kritikoa, ez zaidak edozer gauza gustatzen. Hala ere, gauza txikiekin bai emozionatzen nauk. Egia.

Gonbitea hartuta!

Eta neskari, eskuminak baino, musu bat emaiok!

Etzekiat berak jaso nahiko duen baina... (barkamen musua orduan ;-))

_

Amelie disse...

Aupa Patxi!
Zarauztarrak inbiditan gauzkak dagoeneko!
Hau duk hau!
Udalek edota erakundeek, azkenean, Patxi Traperoren zerbitzuak eskatuko dizkitek herrien publizitatea egiteko... Ea Patxi noiz etorriko gurera, gero haren blogean agertzeko. Hi haiz hi!
Zorionak egiten ari haizen lanagatik, eta besarkada bat!

Patxi disse...

Amelie!

Erakundeek ni kontratatu?? Lehenago iritsiko dek Ataundar bat ilargira. (nik ezer jakin gabe iritsi ez badek behintzat...)

Interpretazio zentroko neskak hitzegin zidan Zarauzko sarreran dagoen museo horretaz. gogoan hartu nuen! Auskalo.

Eta eskerrikasko!

(Ikusten diat irudia ipintzen ez dezuela asmatu. Bidalidak hire txantiloia, argazkia, eta ipiniko diat!)

Sarean zehar