Zer oparitu maiteari

Gaur lagun bat etorri zait eskean. Andregaiari berarekin bizitzera juteko eskatu behar diola, eta ea zer oparitu diezaiokeen. Nik irudimen haundia dedala eta ea zer oparituko niokeen nik.

Esan diot :

- Ba igual 5 kiloko kate bat lepoaren bueltan, kandadu potolo batekin. Ze iruditzen? Notatxo bat kandaduaren giltzari lotuta, holako zerbait esanez:

“Maitasuna alkarrengana lotzen gaituen kate pisua da”

Abstrakto xamarra, aitortzen det. Buñuel gustokoa badu, oso egokia, bestela ez.

Zeozer xamurragoa:

- Hortzetako zepiloa, notatxo batekin:

“Zainduitzazu maitia, hortza polit hoiek. Nahi dezunean egin kosk!

Gustatu zaio, baina gehiago eskatu dit, gauza gutxi dala.

Beste hau esan diot:

Eraman ezazu sorpresaz oso toki politera, mendira, paraje ezin ederrago batera. Abisaiozu opari bat eman behar diozula han. Iristen zeratenean, estali iezaizkiozu begiak. Eraman pausu batzuk aurrera (emozio pixkabat jartzeko). Kenduiozu zapia, ikusi zaitzala kajatxo txiki bat eskuan dezula, lazotxo batekin.

Kajatxoa irikiko du, eta hor aurkituko du notatxoa:


Maite zaitut,

Batzuetan.



Bere paniko aurpegiarekin gozatu ondoren, astindu erreglamentarioak jaso eta gero, atera poltsikotik benetakoa. Hori ere bere lazotxoarekin. Iriki dezala. Izan dezala beste notatxo hau :


Beeeeeeeeti, beti.



Eraztun polit batez lagunduta noski. Brillante potolo bat bada elegante. Etxeko hipoteka pagatzen ari bazera, zilarrezko belarritako polit batzuk ondo ematen dute.

Gehien gustatu zaiona, beste hau :

Liburu bat. Orri bakoitzaren goiko muturrean, “Maite zaitut” idatzita.

Guerra y Paz. 1800 orri.

_

7 erantzun:

aritz disse...

Ona haiz, Patxi!

Miren disse...

-Irakurtzen ditut zure blogeko perlak... batzuetan.
-Batzuetan bakarrik?
-Beeeeeti, irakurtzen ditut beeeti. Eta eskerrak eman nahi dizkizut, trapero. Zureak bai opariak!

axier disse...

uhmmm.... ba niri .... apur bat pastelosoak iruditu zaizkit. Agian "maite zaitut" soiletan oinarritako erromantizismoak apur bat aspertua naukalako...

ez dakit nik berarekin bizitzera joango naizenik ;-)

julen disse...

fenomeno!!!! ei!! bordatxo bota dute baina bueno asteburu honetan "perlaren" bat fitxatzen badut zuk ta nik solastu barra dugu e! hori da hori labia motel! ze erraztasuna oparitarako ta konkistatzeko! izanen duzu nere berririk! eta ez gutxitan, askotan, askotan! aupa i! zorionak, zure blogean batzutan galtzen naiz gaietan bino bueno,meritu ederra duzu egunero zerbaitetako jarioa baduzu! ongi segi!

Patxi disse...

Onak gera, Aritz!

Miren:

Eskerrikasko. Nik uste det blog honetako gauzarik politena neretzat, zurea bezelako erantzunak direla.

Julen: nik emango dizkizut ideiak, baina gero kronikatxoa zure blogean egitekotan. Bestela batez ;-)

Axier:

Oraindik ez det ezagutu emakumerik "maite zaitut" sintzero batekin hunkitzen ez danik. Gaizki zabiltza.

Hala ere...

Zu bazina laguntza eskean etorriko zana, hau egitea proposatuko nizuke, "maitezaitut" gastaturik gabe:

Gurdia zibilaren kuartel baten aurrean, kamara prestatu, tripodea ipini. Biluztu. Disparadoreari eman, 10 segunduko atzerapenez hasteko. Eta hasten danean, 10 argazki atera ditzala kamarak, disparo continuo, segundu erdiko tartearekin batetik bestera.

5 segundu hoietan, zeu azaltzen zera korrika koartelaren aurrean, alderik alde, biluzik esan bezela.

Gero 10 argazki hoiek josi argazki bakar batean, marko batean jarri, eta zure neskari eman, notatxo batekin:

"Ez dago fotoxopik. Ez dago trukajerik. Benetakoa da. Zuretzako, nere inspirazio hori."

Ez daukazu potrorik baina! :-))))

axier disse...

jajaj

Ni "maitezaitut" soilen erabilgarritasun ezaz ari nintzen bai, baina ni izango banintz hori jasoko zuena.

Eta noski, jakin badakit zurea bezalako ahots sarkor horrekin edozein emakume urtu egingo zela segituan... "zaitut" hitzara ailegatu beharrik barik ;-)

Eta koartelarena... bakizu, argazkilariok beti kameraren atzean ibiltzen garela. Baina ideia gustatu zaidanez... Oier Gorosabeli proposatuko diot, seguru ni baino estilo handiagoz mugituko zuela mugitu beharrekoa :D

Patxi disse...

Axier:

hau da marka. Blogean esan didaten gauzarik politena, zure ahotik irten behar.

Zoritxarrez, atzo ipini nuen argazkiarekin, emakumeek ihes egingo didate, ez dira nere ahots sarkorra entzuten geratuko.

Klaro, esplikaiozu ez dakien bati, angularrak deformatu egiten duela irudia, eta horrelako teknizismoak, ez didate sinistuko.

Argazkian datorrena baino pittin bat guapoagoa naiz baina.

Sarean zehar