Atzo nere lagun batekin topo egin nuen kalean, goizean lehenengo orduan, kotxea hartzera zijoala.
Kristoren izotza bota zuen, kotxea zuri zuri zeukan. Atea zabalik, dudati zegoen. Izotza kendu, ez kendu…
- Oinez jun beharko dek, ez haiz iritsiko garaiz bestela! – esan nion.
Gaur berarekin atzera alkartu, eta kotxetik izotza kentzen ibili al zan galdetu diot. Esan dit ezetz. Oinez abiatu zala, kotxea bertan utzita.
- Holakoetarako, erremedioa ur epela izaten da. Botila bat ur epelez bete, eta kotxean zabaldu – esan nion.
- Bai, bazekiat, baina, etxean leihotik begiratzeko lanik ez nian hartu atzo. Ez nekian izotza bota zuenik ere. Jakin izan banu bai, jetsiko nian. Hala ere…
Bekain bat altxatu zitzaion. Ui ui ui… ( hau haundiren bat botatzera zijoak…)
- Zertarako lana hartu botila betetzen? Txixarekin igual funtzionatuko dik ala? Txixaerreka on batekin di-da kenduko dek izotza igual igual!
Parrezka hasi nintzen. Nere lagun eskuzabalak hala ere ikasgai bat baino gehiago zeukan neri eskeintzeko:
- Bestela ere, giltza zerrailan ondo sartzen ez danean, kristona omen dek txixa bertan egitea. Benetan e? Makina batek probatu dik eta primeran jun omen zaiek.
______

Honetan ere, gizonezkook bentaja.
Zaila egiten baitzait imajinatzea emakumea kotxearen zerrailan txixa egin eta asmatzen. Beharbada bai? Hanka bat lurrean eta bestea ballet dantzariaren gisan kotxearen sapaian jarrita? Ez dakit ez dakit… Emakumeen anatomiari buruzko nere jakituria oso mugatua da. Eserita edo kokoriko. Hortik aurrera, neretzako zientzia fikzioa da.
Bestea bai iruditzen zait lortzen errezago.
Alegia: emakume ejekutiboak goi-mailako bilera du. Hilalabizikoa du bilera horretara garaiz iristea. Baina, akats barkaezina, ez zuen bezperan kotxea garajean sartu, ez du leihotik begiratu bart izotza bota duen ala ez...
Kreditu txartelarekin riki-riki-riki hasi? Zenbat denbora??? Bederatziak hamar gutxi dira!
Txixaerrekaren erremedioarekin gogoratu da, eta bilera horretako irabazi mardulak gogoan, Hop! Kotxe gainera. Prakak jetsi eta tttttttrrrrrrrrrrrrrrrrrrr….
__
Fisikoki, posible da.
Hori bai, inoiz holakorik ikustea tokatzen bazait, espero det kotxea gidatzen ez jutea.
_

9 erantzun:
Ah ze negozioa!!!!
Kotxearen zerraila izoztuta duten emakumeak jar daitezela kontaktuan nirekin.
Diru kopuru-txiki baten truke (eta posizio behartu batek sor ditzakeen arazo fisikoak baztertuz) nire barrenak gustuz hustuko ditut haien kotxearen zerraila izoztua desizozteko.
mundiala gaurko gogoeta,
traperoooooo!!!
Ertzain batek kontatuta: Bazihoazen patrullan eta hara non putetxe bateko parkinean puta eta bezeroa, azken hau sekulako atxurrarekin. Gelditu ertzainak eta ezin zutela bezeroaren autoko atea zabaldu izotzaren izotzaz. Emakumeak eman zien ideia: Hor ikusten dituzu ertzain biak, bakoitza hanka batetik helduz emakumea eta zarrailari apuntatuta "tiroa" ez erratzeko. Zabaldu zuten, bai horixe. Eta bezeroa lurretik ezin altxatuta: -Ahora os ayudo yo! esanez.
Nik baezparan be naxarot alkoolaz eta periodikuaz ein...
Nik ur epela erabiltzen det, ez dakit arriskutsua izan leiken edo ez, baina neretzako era azkarrena da, batipat, ohetik altxa ta lehen lana kumunera joatea izan ohi dudalako.
kotxerik ez dugunok zuzenean metrora!
Aupa lagunok
Hau da hau gai honek zenbat iruzkin.
Onena, biribilek dioena: metroz ibili.
(metroetako komunetan zer ez da gertatuko... Mezu honetan kontatutakoak baino haundiagoak, seguro)
Jozulin, ertzainena badaukat bat oso oso ona honen antzekoa, baina, ezin kolapsatuko degu sarea holakoekin, trafiko arauak bete egin behar dira ta. Beste batean.
Patxi: baten kotxia zihero izoztuta najeukan, eta kristala garbitzera nindoiala (DNI española, onena) lehelengo motorra ixotzia okurridu jatan, berotzen juateko. Sartzen naiz kotxera, ixotzen dot motorra.... Ba noia kanpora, eta... atia ezin atzera zabaldu. Cierre centralista elektriko horrek pegatuta geratu, nunbaitt. Leihatillia jaistera noia, handik urtetzeko, eta... leihatilla elektrikua izaki, ha be pegatuta. Erredios! Atzeko leihatillak manualak dirala eta ba najoiak atzera, baiña... lehiatillas anti-niños dirala. Erdirarte bakarrik jaisten dittuk eta hortik ez da nere korputz liraiña pasatzen. Eta hantxe egon bihar, norbere kotxian gatibu, motorra ixotuta eta kristal guztiak zihero izoztuta, harik eta ondoko kotxekua etorri arte. Ez netzan txixa egitteko arren eskatu bihar izan: botilla bero batekin etorri zan etxetik. Txorrito bat mesedez botatzeko eskatu netzan, atzeko leihatillako aberturatik. Hala egin zeban, eta konduktore aurrian egindako zulotxotik begira juan ahal izan nintzan Eibartik Markiñara.
Cierre centralista, Leihatillas anti-niños! jajajaja!
"Hala egin zeban, eta konduktore aurrian egindako zulotxotik begira juan ahal izan nintzan Eibartik Markiñara."
Oier, baina baina, zu ere bai?
Enviar um comentário