Iturrik halako batean, eskale batekin topo egin zuen, eta nerekin gogoratu zan. “Zer pentsatuko ote luke traperoak honen ondotik pasatzean?” Gaur heldu diot ba horri. Ea Iturri, gustatzen zaizun.
________
Eskaleen mundua horixe da, mundu bat. Asko ikas genezake usain txarreko aurpegi zartatu hoiengandik. Nik, aukera suertatzen danean, hitzegiten det beraiekin, eta saiatzen naiz zerbait ikasten, jakiten nundik datozen, noruntz doazen.
Guztiz ezezagunak dira guretzat. Azalaz fidatzen gera; sos batzuk ematen dizkiegu, laguntzeko asmoz. Baina ekintza hori ere azala da askotan: nork bere kontzientzia lasaitzea helburu duena. Benetan laguntzen zaien? Batzuetan bakarrik. Beste batzuetan, irtenbidea izan lezakeen egoera bat mantentzen ari gera.
Aurrekoan monja batzuekin aritu nintzen hizketan, honi buruz. Konturatu nintzen, monjak ez direla apenas desberdintzen besteongandik. Adibidez, bildurrak galerazten die hauei gehiago laguntzea, konbentoan sartzea. Edo oso gaizki sentitzen dira gehiago ez laguntzeagatik, hori ere bai.
Kontatzen zidaten, bati, konbentuko zelai bateko hostoak kenduarazi zizkiotela, bokadilo baten truke. Lanean euki omen zuten ordubete.
– Hau esplotazioa da – Esan omen zien eskaleak.
Ez zuen arrazoi faltarik.
Bestela, ba konta nezake, Zumarragan badala pisu bat, hamalau eskale bizi direna. Entzun dedanez – ez dakit egia izango dan ala ez, baina oso errez izan leike. Seguruena izango da – etxearen jabeak bosna euro kobratzen die eguneko. Kontuak atera ze negozioa.
Goizero sakabanatzen dira, autobusa hartzen dute, Bilbora, Donostiara… “lanera”, bost euro hoiek irabaztera. Bost hoiek, eta auskalo zenbait gehiago, auskalo zeini ze portzentaia emateko.
Tira, esandakoa. Kontu honek askorako ematen duela, eta mezu hau asko luzatu daitekeela, adibideak ipiniz.
Iturrirentzako, istorio hau, benetakoa, jun dan egunean gertatutakoa:

Bazetorren gizona bere bizikletarekin. Artelana, bere bizikleta. Erradioak paperez bilduta, igeltxoz estalita bezela… Eta Zumarragatik Aizpurutxurainoko katea, txintxilik. Horrez gain, saski, tramankulu eta poltsa erreglamentarioak noski.
Hasi nintzen hizketan berarekin, eta esan zidan, besteak beste, bera ondo bizi dala, gustokoa duela kalean bizitzea, ez zaiola gogorra egiten lurrean lo egitea…
Bere bizikletaz esan zuen, harro, bizikleta hura bere etxea zala.
- Kontuz ibili beharko dezu ba gauez! Lapurtzen saiatuko zizaizkizun inoiz… - Galdetu nion.
Hau erantzun zidan, hitzez hitz:
- Si se arrima alguien e intenta robarme la bicicleta, saco las tijeras y le saco los higados.
Bere begiradak ziurtatzen zidan baietz, ez zuela zalantzarik izango, goraizeak erabiliko zituela.
Bukatzeko esan zidan, berak ez zuela lanik egin nahi. Hori zala bere helburua.
Alkarri agur esan, eta beste bat arte…
… Orduerdi beranduago.
Lurrean eserita zegoen. Berorrek San Miguel eta Coca Cola latez egindako hautsontzi mordo bat erakusten. Oso politak hautsontziak.
- Pero no decías tu que no querías trabajar?? – bota nion irriparrez –
- Esto no es trabajar. No los vendo. Solo pido la voluntad.
Halaxe. Egia. Kartoi pusketa bat zeukan, “Bic fino” boligrafoz idatzia, juxtu juxtu ikusten zan idatzitakoa: “Ceniceros. La boluntá. Gracias.”
Esan nion txartel hura ez zala ikusi ere egiten, ez zuela txartel harekin asko salduko. Esan zidan berdin ziola. Esan nion ea orduan zertarako zeukan… Isilik geratu zan.
- Ya te hago uno plastificado, de fundamento. Ya verás cómo vendes más. Luego vengo.
Eskertu zidan borondatea.
Nahikoa parre egin nuen txartela ordenagailuan idazten. Jakina, ze txartel pentsatzen dezue idatzi niola?
____
Ceniceros. La voluntad. Gracias.
Ceniceros. La voluntad. Gracias.
(Bat erdera hutsez ere egin nion, Ebro ibaia zeharkatzen duenerako.)
Beranduago, bertatik pasa nintzenean, ez zegoen. Baina, esan egin zidan nun lo egingo zuen.
Imajinatu egoera. Hurbildu naiz toki ilun isil horretara (errepidearen ondoan, baina guztiz aparte), eta hantxe dago, bil bil eginda, lo.
Zer egin. Esnatu?
- Si se arrima alguien e intenta robarme la bicicleta, saco las tijeras y le saco los higados.
Ez ez. Badaezpadaere ondoan utzi nizkion txartel plastifikatuak
_______
Gizon hau gogora ekartzen dedanean, bi gauzekin betetzen zait gogoa irriparrez.
Bat: gizon honek ipiniko zuen aurpegia hurrengo goizean, han txartelak ikustean.
Bi: erabiliko ote du gizonak bi hizkuntzetan idatzitako txartela? (txartel plastifikatu zuri inmakulatua ez dator oso bat, bere pobre irudiarekin…)
Iturri, - eta besteok – Inoiz ikusten badezue, esan faborez.
Hartuiozue hautsontzi bat, eta emaizkiozue eskuminak!
Bere agente komertzialaren partetik.
__

6 erantzun:
Mezuarekin zerikusi gutxi du, baina estimatua dago propaganda, Patxi!!!!
Ia Luisaren argazkia noizko... ze gustura eginen dudan lo gaur!!!!
aioooooooo
Plas-plas-plas-plas
hasi zen iturri
eta plas-plas-plas
jarraitu zuen bi eskuekin.
Ez zekien zer esan.
Baina hau idaztea
erabaki zuen.
Iturri, plas-plas-plas.
Gustatu zaizu! Ondo ondo. Pozten naiz, Iturri!
Aupa, Patxi! Ziur nago gutxienez elebietan erabili zuela zuk egindako idatzia, besterik ez bazen, amets artean zegoenean sumatu zuen tipo arraro harren omenez. Interesgarria benetan... Ikusi duzu artikulu hau gaurko berriako blogtekan jarri dutela???
Sei, baina baina...
Arraro deitu ez didazu ba!
Bitxia, xelebrea... Keba, Arraro! ;-)
Irakurri nuen bai, blogteka. Baina, lehenago begiak kateatu zitzaizkidan denbora dexentez. Hasierako orrietan, argazki haundi batean, azaltzen zan neska errubia bat, liluragarri hoietakoa...
Oso gauza garrantzitsuak esanez gainera, blog honetan tokitxo bat izango dutenak, halako batean.
_
Ze ona, Patxi! Erantzuna idazten ari nintzenean, bai bitxia eta bai xelebre hitzak idatziak nituen eta gero, ez dakit zergatik, horiek kendu eta arraro idatzi nuen!! Zer dela eta?? Batek daki, baina "bitxia" benetan... (ja-ja).
Bai, gauza asko esan nizkion galdezka etorri zenari, baina ez zuen den-dena jarri (ez zegoen tokirik hainbesterako, ulertzekoa da). Azkenaldi honetan asko ari zait gertatzen hori, beraz, gaia "pendiente" gelditzen da nahi duzunerako...
Enviar um comentário