Euskaldunberrien pagotxa

Euskera ikasi edo hobetu nahiean zabiltza?

Mintzapraktika beharrean zaude, baina zure lan ordutegia dala eta ezin zera euskaltegi batera jun?

Jun zintezke, baina nahiago zenuke ordutegi malguagoa? Nahiko zenuke irakaslea, mintzalaguna, edozein garaitan zuretzako prest egotea?

Nahiago zenuke mintzapraktika zure etxean bertan egitea?

Ba orain badaukazu aukera!






Mintzalaguna


Danok ezagutzen degu Mintzalaguna ekimena.

Doako zerbitzu berri honi esker, posible da orain mintzalaguna ekimenari sekulako bultzada ematea.

Ordenagailu bat, mikrofono bat, eta sare-konexio bat, ez da besterik behar.

Sareko web-orri batean zerrenda bat. Irakasle-mintzalagun bolondresak, Bakoitza bere etxean, nahi duenean konektatzen. Edo aurrez hitzartutako ordutegian bestela.

Hariaren beste aldean, euskera ikasten edo hobetu nahiean dabiltzanak. Konektatzen diren momentuan ze irakasle prest dauden ikusi, eta momentuan, hauekin hizketan hasten direnak.

Kamarak ikara ematen duela? Arazorik ez. Ikasleak ahotsa bakarrik erabil dezake.

Binakako alkarrizketa pribatuak ere posible dira, taldekakoak bezelaxe.

Etxeko babes eta intimitateak asko lagun diezaioke euskerarekin ondo moldatzen ez den bati. Eta hasierako errezeloak gaindituta, oso gauza erakargarri eta atsegina da komunikazio bide hau.

Ikasten ari den jende askok konfidantza falta izaten du hizketan egiteko. Aukera honek, konfidantza hartzen sekulako bultzada emango lieke.

Gerora, poliki poliki, ohiturak lagunduta, segurtasuna irabazi, eta denborarekin, euskera izugarri ikasteaz gain, harreman politak ere sortu daitezke, saretik kanpora.

Idatzizkoan zalantzak? Hortxe dago txat-a. Edo IKTroek erakutsiriko beste erreminta batzuk.

Mintzalaguna sortu zenutenok, hortan zabiltzatenok, gogoan hartu, aukera berri hau.



Euskera ikastearen abantailak.


Bigarren zati hau, hartu umorez mesedez, baina ezta hain umorez ere. Badu bere mami fundamentosoa.

Badago fenomeno bat, soziologoek benetan ikertu beharko luketena.

Egia esan, nik Zumarragako adibidea baino ez det ezagutzen, baina bertan, Bisasti AEK euskaltegian eman ziren estatistika ikaragarriak kontutan hartua, fenomenoa askoz zabalagoa dala, Euskal Herrian edonon errepikatu dala pentsatzera naramate.

Zenbat irakasle-ikasle bikote sortu ziren! Zenbat!

Garai hartan, oso publizitate kaxkarra egiten genuen – irakasle ibili nintzen bertan, hiru urtez-. Erabat kaxkarra. Fenomeno honetaz jabetu bagina, erabili bagenu, sekulako arrakasta izango genuen.

- Aurkitu zure laranja erdia, Bisasti AEK euskaltegian!

Benetan gainera.

_______


Erotika, toki jakin batzuetan, oso indartsu sumatzen da.

Uniformearen erotikaz hitzegiten da, adibidez, eta egia esan, oso zabaldua dago. Erizainak, suhiltzaileak, butaneroak…

Erotika usaitzen da igerilekuetan, hondartzetan.

Erotika herriko festetan, ura protagonista den tokietan batez ere.

Erotika hainbat eta hainbat tokietan…

Eta nola bada ez aipatu, irakasle-ikasleen arteko erotika. Erotika eskoletan, fakultateetan… Erotika euskaltegi eta barnetegietan!

Euskal-Herria omen da, jaiotze tasarik bajuena duen herrialdea, europan (nafarroa uste det dala txapeldun).

Hemen daukagu ba aukera. Euskera ikasiz… zure bikotea aurkitu! Euskaltegiak, sare-mintzaguneak, ligatzearen tenpluak!

“Sareko-Mintzalaguna ekimena martxan hasi zanetik, euskera hobetu nahiean dabiltzan herritarren kopurua izugarri hazi da. Eta benetan aipagarria, ekimen honen bitartez, edo aitzakiaz, sortu diren bikote berriak. Fenomeno aipagarri eta txundigarria”

Txantxak alde batera utzita, xehetasun maitagarri bat hemen. Askotan ikusi dituzuen aktore hauek, blog honetan zein beste hauetan...

Euskaltegi batean sortutako bikote baten umeak dira.




Bideoa ikusten ez?, klik hemen

_

7 erantzun:

karraju disse...

Ez naiz bakarra dagoeneko. Patxitrapero ere zibereuskaltegiko irakasle,... Dena dela, zibereuskaltegiko umeak zer izango dira? Androideak? Replikanteak?

Jozulin disse...

Aupa Trapper,
Ari gara, ari gara. Nik badaukat Asturiesen bizi den ikasle bat eta harekin bdeohitzaldien bitartez egoten naiz astean behin. Kamera, messengerra aurikularrak eta ale! hitzegitera.
Eta euskaltegietan ligatzearena... asko jaitsi da aspaldion, ez pentsa.

Serioago: Ze abantaila ikusten diozu Stickam horri Messengerraren aldean?

patxi lurra disse...

Umm! Eta Estitxu Fernández animauko bazan ekimen hauetan parte hartzen, Trapuketari? Zeu be ikasle, ezta?

sei disse...

Aupa, Patxi! Dakizun bezala, nik hementxe zure Stickama ikusi eta handik bi minutura nire blogean jarri nuen nire ikasleentzat (eta niretzat, noski!). Ordura arte, txat bat nuen alde batetik, Flickr-en argazkiak, bestetik... dena sakabanatuta!

Jozulinek galdetzen du ea zein abantaila duen honek. Nik esango nioke oso tresna erabilgarria dela dena biltzeko aukera ematen duelako (musika, argazkiak, bideoak...) eta, bereziki, bideo-txatarena aipatuko nuke.

Nire kasuan, ikasleekin mintzapraktika egunero egiten dut ikastolan eta txata den neurrian, ez du animatzen gehiegi euskara zuzen eta egokian idaztera (erritmoa txatetan biziegia da ondo pentsatzeko zer ari zaren idazten).

Orduan zertarako balio ote du? Ba, harremanak areagotzeko, talde bateko partaide sentitzeko, eskola ordutik kanpo bai hango kontuez edo beste batzuez jarduteko... Halere, mintzapraktikarako eta beste mila kontuetarako ere oso egokia iruditzen zait!!

Egun hauetan ikasleak azterketak egiten ari dira baina asteazkenerako gure Stickamem aurkezpen ofiziala prestatua dut (ezagutzen dute baina oraingoz beraien musika sartzen ari naiz bakarrik). Lehen, txatarekin oso pozik zeuden eta orain bideo-txat honekin haluzinatu egin behar dute!!! Hurrengo asteko egun batean, egun eta ordu jakin batean, etxetik sartzeko proposatu behar diet eta gure lehenengo makrobideotxat kolektiboa egin behar dugu!! Patxik dakienez, ni ez naiz kameren oso lagun (eh, Patxi? ja-ja); beraz, nahi duenak mikrofonoz edo idatziz soilik egin dezala. Ea zer ateratzen den!!!!

Ah! Beste gaiari buruz, orain ez dakit nola egongo den asuntoa, baina nire garaian, behintzat, euskaltegietako irakasleek izugarrizko arrakasta izaten zuten ikasleekin!!! Egun osoa, gainera, afaritan pasatzen zuten eta horrela Stickamekin baino gehiago ligatzen zuten nik ezagutzen nituenak, behintzat!

Patxi disse...

Karraju! Ez nuen zure bloga ezagutzen. Ezin det sinistu. Bai interesgarria!

Bihar erantzun bat utziko dizut zurean, gaur berandu nabil.

Zibereuskaltegiko umeak izango dira... Jozulini galdetu behar, berak esango digu.

Jozulin, abantailak nabarmenak dira. Ea ondo adierazten ditudan, bihar edo.

Asko jetsi da ligatzearena euskaltegietan? Ezin det sinistu!

Patxi, orduan bai hartuko nuela bizioa. Ezingo nuke hala ere, linea beti saturatuta izango luke.

Sei! Sustatun iragarri gero. Izan eskuzabal zure ikasleekin. Badakizu famak zenbateraino motibatzen dituen.

Eta zeu ere azaldu! Izan eskuzabal besteokin!

_

leire disse...

Aupa, Patxi

Eusklategian ligatzearena? Leienda urbanoa! Bertan lanean hasi nintzenetik horrelako gauzak entzuten nabil, baina lehenaldian. Orainaldian, gutxi! Eta makinatxo bat euskategi ezagutzen dittut!

Lastia, beti barandu heldu behar toki guztietara!

Patxi disse...

Leire, ez da posible.

Erotika hor dago, beti! ?¿?¿?

Gutxiago ligatzen bada, metodologia arazo bat izan leike. Beharbada metodologia komunikatiboa baztertu, eta aditz taulak erreskatatu beharko dira! ;-)

Klaro! Ikaslea aspertu, irakaslearekin fija dadin! Ondoegi pasatzen dute nunbait azken urteotan.

Sarean zehar