2006-02-11

Gure itzala

Hemen gaude, baina gure itzala, ez da gure ondo-ondoan bukatzen. Guk uste baino urrutirago zabaltzen da.

Anjel Lertxundik, hemen kontatzen zuen, nola geratu zan Touché, Lagardère ezagutu zuenean, errealitatearen esgrima tokian.

Jun dan udan, neu ere berdin sentitu nintzela gogoratu nuen. Lagun batek, Ezkio-Itsason Urretxuar batek duen tailerrean, bonba, misil edo dana dalakoentzako buruak egiten dituztela kontatu zidanean.

Banekien Euskal Herrian arma fabrikak zeudela, baina ez dakit zergaitik, urruti imajinatzen nituen. Burgoseko mugan edo – inuxentea ni - Inola ere ez hemen, nere etxe ondoan.

Nora doaz bonba-buru hoiek? Zeinek erosten ditu? Ze herritako ejerzitok? Mixeriarik, goserik, zapalkuntzarik ba ote dago herri horretan? Umeek beren buruaz beste egiten al dute, umezurtz geratzen al dira, besorik gabe, hankarik gabe, nere etxean egiten diren bonba hoiek lehertzean?

Jakin egin nahi nuke nora doazen bonba hoiek. Gure itzala noraino zabaltzen dan ezagutu.

_____


Bururatu zait, ideia polita litzatekeela Tagzaniaz baliatzea. Gure arma fabrikak nun kokatzen diren, arma hoiek nora doazen… Ikurrez bete Euskal Herriko mapa - munduko mapa.

Ikusi, eta jabetu, noraino zabaltzen dan gure itzala.

__

7 comentários:

  1. Edozein hedabiderentzat erreportaje-gai egokia: armen industria Euskal Herrian.

    Gogoratu, adibidez, Soraluzeri Placencia de las Armas ere deitzen ziotenekoa. Ez dio inork helduko. Enfin.

    Anjel

    ResponderEliminar
  2. "ez dio inork helduko"

    Hori irakurri, eta egia, bapatean konturatzen naiz, duela urte batzuk entzun nuela zerbait gai honi buruz hedabideetan. Ez dakit ze talde pazifistak salatuta. Harrez gero ezer ez.

    Polita litzateke bai zabaltzen hasiko balitz.

    ResponderEliminar
  3. Kuriositatez begiratzen hasi naiz Euskal Herrian nola dagoen armen industria eta izugarrizko ezustekoa hartu dut: CNAE direktorioan Espainia osoan 120 enpresa azaltzen badira armagintzan aritzen direnak (Fabricación de armas y municiones), horietatik 43 Euskal Herrian kokatuta daude (24 Gipuzkoan, 13 Bizkaian eta 6 Araban). Beraz, ia %40a etxean dugu! Hori bai, nik begiratu dudan guztietan "Fabricación de armas ligeras y sus municiones" egiten dutela jartzen du. Ehiztari ugari, ezta???

    ResponderEliminar
  4. Sei, zer ote da "armas ligeras y sus municiones"...

    Dana dala, esaten dit sudurrak, fabrikante asko ez dala ibiliko sarean bere buruaren publizitatea egiten. Oker nabil beharbada.

    Langile!

    ResponderEliminar
  5. Ekin mapa horri. Bilatu enpresen helbideak, gehitu bai, Tagzanian!

    ResponderEliminar
  6. Negurin, Getxon bazegoen bat, ez zituzten bertan egiten, bulegoak dira, herriko antimiliek bere garaian salatu zuten, ez takit hegazkinetarako zerbait egiten zuten edo...Areetatik atera eta algorta bidean metrotik ikusten da, eta ez da igartzen zer den...zergatik ote? xare

    ResponderEliminar
  7. Aupa Luistxo.

    Hasi behintzat egin gera. Ni hasiko naiz galdetzen, ikurtxoak ipintzen. Zenbat gehiago ote daude Zumarraga inguruan? Batere ez dagoela iruditzen zait, sorpresa hartuko det igual.

    Ea zabaltzen dan. Tagzania sekulako erreminta da bai, holakoetarako.

    Eskerrikasko!

    aupa xare:

    Hortxe ba grazia. Jakitea! Telefonoz deituta igual?

    Bai begira, galderatxo tonto bat egin behar dizut...

    ;-)

    ResponderEliminar