2006-04-27

Esa sidra ke haze pum!

Aurreko mezuaren erantzunean, Begoñak, oso oso gauza polita kontatzen du. Gaur berandu nabil eta, alpertuta kopiatzeko. Zeuek irakurri.

Beste istorio bat gogorarazi dit, honen bixkia: Zumarragako emakume bat, izenik ez det esango badaezpadaere (beheko hori asmatutakoa da), bere bizi guztian xoxik ez, zahartutakoan aberastu, dirua zertan gastatu jakin ez… Segura irratiko errosario santua eskeintzen hasi ez zan ba bere buruari!

Hildakoei eskeinitzen zaien errosario santua!

Beasaingo Burubarren baserriko Maria Garateren arimaren alde, Ormaiztegiko Joxe Kerejetaren arimaren alde, Zumarragako Martintza baserriko Inaxi Aranbururen arimaren alde…

Hortxe bera, frexka frexka, hildako guztien artean! Jajajaja!

Beste gastu bat ere egin omen zuen, gaurko mezuari izenburua ematen diona:

Txanpaina erosi nahi, izenik jakin ez… Hortxe bota omen zuen:

- Julene! Dame de esa sidra ke haze pum!

_

Sem comentários:

Enviar um comentário