2006-04-24

Maitasuna nun

Seik, azken mezuari egindako erantzunean, oso gauza polita bota zuen:

“…Askotan irudiek asko esaten dute baina, jakina, ez guztia (hor sartzen dira gure irudimena, gure bizipenak, entzun nahiko genukeena...). Interpretatzen dugun horrek errealitatetik nahiko urrun eraman gaitzake... Ea, ba, zure sena nola dabilen! :-)

Zuk susmatzen duzun hori kontatzea nahiko nuke.



________


Ariketatxo bat egin det kontatzen zer ikusten dedan nik, alkarrizketak ia guztiz ulertezin zaizkidan istorio eder honetan.

Oraindik gehiago gustatu zait istorioa. Behin eta berriz ikusteraino, sekulako plazerra sentitzeraino berau behin eta berriz ikusiz..

Beharbada Seiren itzulpenak, beste tokiren batera eramango nau. Toki hotzago batera. Nere senak, nere irudimenak, nere bizipenek, entzun nahiko nukeenak berriz, hona eraman naute:


__________



“Istorio hau, izugarri ederra iruditu zait.

Oso harreman berezia sortu da aitona eta neskaren artean. Xamurtasuna, ulermena, alkarrenganako mirespena, erakarpena (bere zentzurik zabalenean)…

Konplizitatea sortzen da bien artean. Zer da hori, maitasuna baino?

Harreman hori da laburmetraia honetako gauzarik politenetakoa, nire begietara.

Neskak bera ulertzen duen norbaitekin egin du ustegabean topo. Lasaitasuna eta konfidantza ematen dion norbaitekin.

Oso galduta zebilen neska. Aitonak, begiak zabaldu dizkio. Adibide bat dago bukaeran, oso esanguratsua: hasieran lapurtutakoa itzultzen du. Ordubete exkax batean, bizitza beste modu batera ikusten lagundu dio.


________



Itzuliko al da neska? Ez daki aitonak. Beharbada ez.

Itzuliko ez balitz ere, beretzako “gorde” nahi du, betirako.

Ikutzeko eskaera egiten dio, eta neskak utzi.

Zergaitik uzten dio?

Eskerrona? Errukia? - zahar honek noiztik ez du neska gazte bat, zimurrik gabeko azal bat ikutu? Gizarajoa… -Hori pentsatuko du? Edo beste zerbait? Beharbada nahi du? Bere barrenean nahi du?

Aitonak laztandu egingo du. Oso leunki. Ezin leunkiago. “Maitasuna” egingo dio.

Ze eszena zoragarria, laztanarena.

Gero desenkusatu egingo da. Badaki egoera ez dala berez sortu. Berak probokatu duela. Bortxaketa moduko bat izan dala. Gauza xaloa dan arren, intentsuegia, bortitzegia suertatu dala. Itzultzea nahi du. Ez da gehiago gertatuko, halako zerbait dio.

Neskak, ikutzen utzi dio, bukaerara arte. Ez dio eten.

Preso sentitzen da. Bere sentimentuen preso. Ez du sentitu nahi sentitzen duena. Ez du maitemin hitza gogoan noski. Baina bai sentitu da zoragarri aitonarekin. Sentitu ditu bukaeran, bere barren barrenean, laztan hoiek zoragarri.

85 urteko aitona bat du aurrean ordea. Mingarria zaio.

“nik hainbeste behar dedana, hainbeste betetzen nauen horrekin topo egingo, barrurik politena aurkituko… Zergaitik izan behar zuen azal hori?

Ileko goma askatuko du, nolabait libre sentitu nahiean.

Ez du lortuko.”






__


Ondoren idatzi dedanak, istorioarekin ere badu zerikusia, baina urrutixeago zabaltzen da:


"Maitasunak ez du molde bakarra.

Mugaz eta ezintasunez betetako maitasun harreman batek, batere zailtasunik eta desegokitasunik gabeko harreman batek baino gehiago bete dezake pertsona.

Aldi baterako ordea. Aldi baterako bakarrik.

Ez baitago inor lurrazal honetan, zatiekin betirako konformatzen danik, osoarekin amesten ez duenik; eta ametsek, gertu dituzunean behintzat, ez dizute beste aukerarik ematen, betetzen ahalegintzea baino.

_

7 comentários:

  1. Klap klap klap

    Emoziona ein nau zeure histoixi kontateko moduk eta batez be atzanengo idatzitxakuk.

    Ni ahaleginddu nitxan ulertzen baine... buff!! Lagun amerikanuai laguntzi eskatzi pentza netzan. Igual hobeto ez, zure bersinoi asko gusta gazta.

    ResponderEliminar
  2. Oso politta, asko gustatua zait.

    ResponderEliminar
  3. Aiba, Patxi! Benetan ez dizula inork itzuli istorioa? Bete-betean asmatu dezu!! Baina bete-betean...

    Neska galduta dabil eta berarengana ez iristeko oskol baten atzean ezkutatzen da. Dena den, aitonak lortzen du babes hori ezerean uztea eta bion arteko konplizidadez betetako "istorio" baten hasiera ematen da.

    Hementxe doa nik ulertu dudana:

    Bukaerari dagokionez, aitonak neskatxari besarkatzeko eskatzen dio eta gero ea ukitu dezakeen pixka bat. Neskak atzera egiten du momentu batez, baina aitonak esaten dio ez diola ezer pribatua ukituko, azala bakarrik, oroigarri gisa, une berezi horren oroigarri gisa. Ondoren aitonak:

    - Mila esker...
    - Itzuliko ez zaren beldur egin dut.

    Eta tonua pixka bat aldatuz (momentu magiko horretatik errealitatera itzuliz):

    - Ez, ez nintzateke haserretuko (ez naiz bronka botatzen ari, alegia, neskatxa bueltatzen ez bada ez duela gaizki hartuko) baina berriz etortzen bazara, jakin ez dela honelakorik berriz gertatuko (azken finean oraindik gizonezko bat naiz, agure gordin bat...)

    Eta presazko agurra:

    - Bueno zorte ona deitzen ez badizut, eta deitzen badizut, espero det ahal dezun azkarren etortzea...

    Neska erabat asaldatuta eta hitzik gabe etxetik ateratzen da atea ixteko imintzioa eginez. Aitonak irekita uzteko.Eta azken detailea, oso-oso ona, neska urruntzen den bitartean, aitonak atea ixten du (beno hau ez zegoen itzuli beharrik, ikusi egiten da). Baina zergatik ixten du atea? Hasieran esaten du atea irekita uzten duela bisitak etortzen direnean altxatu behar ez izateko. Beraz, ez du espero bueltatuko denik edo jada ez du denontzat eskuragarri egoteko behar hori?

    Ez dakit baina bukaerak ematen du zer pentsatu.

    Bueno, Patxi, ez dakit zerbaitetarako balioko zizun baina hauxe da nik ulertu dudana. Itzulpengintzan ere interpretazioa sartu ohi da... :-)

    ResponderEliminar
  4. Aupa Magali! Emozionatzeko modukoa da bai histoixi.

    Ongietorria, Eihari, eskerrikasko.

    Sei, egia. Atea isten du. Ez nion arretarik jarri horri. Neskaren azken eszenan kateatuta seguruasko.

    Hitz solte batzuk baino ez ditut ulertzen. Arrastorik ez zertaz ari diren, eta klabea zan aitonak azkenean esaten diona, ezin ulertu ordea.

    Agure gordin bat duela dio... (oraindik ulertu gabe segitzen det! ;-) )

    ResponderEliminar
  5. Ez dakit, Patxi, baina uste det "agure gordinarena, edo oraindik gizonezkoa naiz..." pasarte horrek ez duela garrantzi gehiagorik, bizi izan duen une garrantzitsu horri nolabaiteko pisua kendu nahian edo esaten duela(edo nik, behintzat, horrela interpretatu nahi det). Kontua da istorio honetan zerbaitek alde egiten didala eta ez dakidala zer den...

    Ah!! Eta beste gauzatxo bat: ileko goma askatzen du???

    Gorak eta beherak alde batera utzita, istorioa ederra da...Baita ondoren egin dituzun komentarioak ere. Halere, zure bigarren baieztapena nik beste ikuspuntu batetik ikusten det.

    Ametsak gertu dituzunean, ez dizute beste aukerarik ematen, betetzen ahalegintzea baino.

    Agian, esatera noana disparate hutsa da, baina niri gustatzen zait ametsa hor gertu izatea, hatz puntekin ukitzeko moduan, eta lortzeko ezer ez egin. Betetzen ez ahalegindu. Ametsak errealitate bihurtzen direneko hasierako betetasunari hutsa darraio maiz...

    Beti ez, eh! :-)

    ResponderEliminar
  6. Egia Sei: neri ere eskapatzen zait zerbait, eta halaxe da, ez du goma askatzen. Neri hala iruditu ordea. Oso estu ikusten det eta, horixe ikusi nahi izan du, nere barruko "apuntadoreak".

    Besteari buruz... Ez dakit zure kasuan. Nerean behintzat, grabitasun indar haundiegia izaten da, ametsak (bete daitezkeenak) betetzen saiatzera naramana.

    Hala ere, zure postura, beharbada errentagarriagoa, eta egokiagoa da. Batek daki. Hainbeste hitzegin daiteke horretaz...

    Badegu astia, ezta? Gazteak gera ta ;-)

    _

    ResponderEliminar