2006-04-16

Politisssssssimo

Halakoak ikustean, malkoa hortxe izaten det begi-ertzean beti, ez erortzeko ekilibrioak egiten…

Gaurkoa bezelako egun batean, zer egokiago, holako bideo bat baino? Geureaz harro, pozik, eta adiskidetsu. Politisssssssimo, nere amak esaten duen bezela.




2 comentários:

  1. Ederra eta esanguratsua, gainera, erakutsi duzun bideoa! Geureaz harro, pozik, eta adiskidetsu biharko euskaldunak... ea etxeetan eta eskoletan hori horrela jarrai dezan lortzen dugun. Ea urteak pasa ahala, ume horien aurpegiek, bata besteari begiratzean, ez duten espresio garbi eta garden hori galtzen!

    Ederra baita Anariren abestia:sustraiak. Irakur itzazu, bestela, hitzak:

    Nagoen lekuan ez naizela diote
    inguruan ditudanek
    erroak haragi bizitan bezala
    inori, ezeri heldu gabe
    ba omen itsaso azpian zuhaitzik
    batetik bestera, inon errotu barik
    desertuan, berriz, lurrari baino
    ortziari gehiago eusten dionik…
    …hegan egin nahi izango balu bezala
    eta erauzi dagoen lekutik
    …hegodun zuhaitza balitz bezala
    eta ez eman inon, inori, sustrairik...

    ResponderEliminar
  2. Aupa Sei!

    Egia esan, badira kezkatzeko moduko hamaika gai, baina tarteka nik erabat sinisten det aurrera goazela, poliki baina aurrera.

    Fija zaitez bideoan. Neska saharauia, iskinean ijitua... Danak alkarrekin, danak armonian... Eta armonia hori, bene-benetakoa da.

    Eta euskeraz ari dira!

    _

    Anariren musika oso berezia da. Sarri entzunagatik ere, aspertzen ez zeran hoietakoa.

    Letra polita bai. Ze istorio gordetzen ote du atzean? :-)

    _

    ResponderEliminar