2006-04-26

Telebistakoak eta beste batzu

Atzoko eguna izugarria izan zan. Ez daukat gogoan noiztik ez nituen horrelako parreak egiten.

Hor ikusten nauzue, sukaldeko aulkian ipurdiak irrist behera behera, lurreraino, aurpegia malkoz beteta, lehertzen parrez, buelta hartu ezinda.

Eskerrona, EITBko zuzendaritzari zor diot:

Alegia. Oso desegokia iruditu zitzaidan EITBko promo hori, badakizue, “taldearen indarra”. Oso polita, baina desegokia: beste galaxia bateko aurkezle espazialak, uniformatuak, hotzak, galaktikoak… Horra gure zuzendaritzaren enfokea okerra ( nere uste traperoan).

Espainiako kateetan aurkezleak sukaldean dituzula dirudi, zurekin txoixo muturra jaten. Koadrilakoak, goiko bizilagunak. Gustoa ematen du Espainiko zenbait informatibo ikustea.

Gurean berriz, hori, hain serioak iruditzen zaizkit aurkezleak, hain zurrunak, gidoiari hain zorrozki lotuak…

Ba eskerrak halakoak diren! Bestela, ez bainituen egingo atzo egin nituen parreak. Kontrastea ez baitzan izango hain lehergarria.

Hor ari zan Joseba Iriondo,

nik ba al dakit zeri buruz hitzegiten, ez nintzen kaso egiten ari, gernuari buruzko zerbait zala uste det. Hasi zan eztulka, eztulak ekarri zion parrea gizarajoari… Ezin eutsi! Horreur! Hark laister libratu zuen parre-bola. Han zegoen, erreleboa hartzeko ikaraz, Maribel Aizarna gaxua.

Ze estuasunak! Ipini zuten bideo bat disimulatzeko… Okerrago. Bideoa isilik, hauen parre lotua aditzen...

Eneeeeeeee…

Eskerrikasko benetan. Orain ere parrez lehertzen nago, gogoratzen; luze iraungo didala badakit.

Ikusiko nuke gustora berriz. EITBk ez du ipiniko noski, “taldearen indarra” enfokearekin kontraesan ikaragarrian.

Joseba edo Maribelen jarraitzaile mitomanorik bai? Hauen informatiboak grabatzen dituenik?


________


Mitomanoz ari gerala…

Atzo neri gertatutakoa ere…

Hor ari nintzen, afari garaian, nere burua entretenitzen:

- Ikusi ote du Estitxuk nere atzoko bideoa? Grazia egin ote dio ? Ummm… Zapuztu igual.

Zoragarri egon zan Estitxu atzo, oso alai. Normalean baino alaiago. Hala iruditu zitzaidan behintzat. Eta halaxe, programaren bukaera alai bat espero nuen, zer bestela? Ohizko “aio lagunok, kontent bizi!” irripartsu eta dizdiratsua.

Ez ba. Serioxetu zan derrepente eta… hor bota zuen, “kontent bizi bihar arte”. Betilunantxe bat.

Fantasiak izatea, hain da lan arina…

- Ikusi du. Ai dios, ez zaio gustatu. Aurrean banindu oraintxe, potroetatik heldu eta likuadora bihurtu igual…

Han.

Telefonoa.

Bertatik Bertara bukatu berri berria, minutu erdi ere ez.

Ze arraroa. Nere etxean gutxitan jotzen du telefonoak ordu horretan. Zein da?

Jun naiz korrika salara, argia piztu gabe...

- Bai?

Isiltasuna.

- Bai?...

Nada.

- Bai?... Zein da?

Pentsatzen ari nintzena pentsatzen ari bainintzan - gizagaixoa ni -:

- hau Estitxu da. Nere telefonoa lortu du eta bi mafioso bidali dituela oraintxe neri bi hankak puskatzera, hori esateko deitu dit.

Ilunpetan nengoen ordea, ezin ikusi zein zan pantailako telefono zenbakia. Zein ote da?

- Momentu bat e? – Neu, irripar urduriz, mafiosoak gogoan…

Jun naiz argia piztera... Piztu det, bueltatu naiz telefonora…

Akabaramos!

Nere sakelekoa. Poltsiko barruan, blokeatu gabe. Zapalduko nuen 4. memoria (etxekoa)…

Hortxe, nere anonimo isila.

Bizitza. Kasualitatez betetako sare bitxi hori…

Egin nuen parre gustora.

_

5 comentários:

  1. Trapero, erdarazko esaera batek esaten du, "de ilusión también se vive". Begira, nire herrian, ba zen emakume bat, ezkongabea, eta urtero bere urtebetetzean ba al dakizu zer egiten zuen?, Loiolako Irratian, "discos dedicados", saioan, bere buruari eskeintzen zizkion, beti dedikatoria berdinarekin, "de quien ella sabe". Baina bera gustura.

    ResponderEliminar
  2. Begoña! Ze polita, "de quien ella sabe" hori.

    Aproposito, Uztarriako Begoña al zera? Berrian azkenaldi honetan hain sarri ateratzen dan hori? ;-)

    Ilusioak izateari buruz, oso politak dira ba nereak.

    Badaukat bat, gutxi barru kontatuko dedana, izugarri polita. Ea betetzen dan. Eta betetzen ez bada ere, danok gozatzeko modukoa, ikusiko ;-)

    _

    ResponderEliminar
  3. Patxi,asmatu egin duzu, Uztarriako Begoña naiz.

    ResponderEliminar
  4. Traperman,
    ETBri berari eska diezaiokezu bideo hori: eskatutako programa bidali egiten dizute CD batean. "Etxeko" saioekin egin daiteke hori, kanpoko produktuekin ez (dokumentalak eta erositako programak), hor eskubide kontuak sartzen dira eta.

    ResponderEliminar
  5. Aupa Julenmari:

    Egia esan, momentuan izan zuen grazia, eta inoiz errepikatuko dute seguro. Ea ikusteko zortea dedan orduan ere.

    Eskerrikasko!

    Atzo Gaur-egunari begira, pentsatzen aritu nintzan, biak, bai Joseba bai Maribel, hain profesional apartak izanik, noraino ote dauden gustora traje serio horren barruan.

    Parre hoiek umoretsuak direla salatzen dute. Ze pena - neretzako behintzat - ikusleengandik hain urruti egotea!

    Zer egingo zaio ba.

    _

    ResponderEliminar