2006-04-21

Ziztazale

Duela aspalditxo, "eskerrikasko!" soil bat utzi nuen ziztazale blogean.

Ziztazaleari jakin-mina piztu zitzaion, zer dela eta nere eskerrak emate hura, eta galdetu ere egin zidan zergaitik utzi nuen erantzun hura.

Ez nion erantzun.

Kontua da, fundamentuzko mezu bat nuela gogoan, eta hau dala horixe, fundamentuzko mezu horixe.

Duela zazpi urte gertu-gertutik ezagutzen det bere "endredo" hori, artritis psoriasiko izeneko gaitz hori, eta nahikoa ondo dakit noraino izan daitekeen "endredagarri".

Beste batean beharbada kontatuko dizuet honi buruz erretolika luze bat.

Bitartean, ziztazaleren blogetik pasa zaitezkete tarteka, eta aurkitu bertan, nik aurkitzen dedana:

Eskuzabaltasuna: berari mesedegarri zaiona, edo kalte egin diona mundu guztiari erakutsi, norbaiti baliogarri izango zaiolakoan...

Eta aparteko bizigogoa. Min eta muga txiki-haundiagoen gainetik, aldaparik gogorrenetan ibiltzeko kemena daukan baten adibide eredugarria.

____


Bizitzak nahikoa modu kapritxosoan tratatu nau urte askoan; gaixotasunik mingarrienak ezagutu baititut, fama txarrena dutenak.

Disko-hernia bat, giltzurrunetako kolikoak, dozenaerdi bat...

Aiiiiiiiii!

Gorriak ikusten ari zeranean ordea, bati daukazu, egoerarik beltzenean ere, eskua luzatzen dizun arimagoardako maitagarri bat.

Umorea.



6 comentários:

  1. Malkotan nago barrearen barrez, eta lankideak konturatuko diren beldurrez.

    Hi haiz hi!

    xme

    ResponderEliminar
  2. mundiala patxi, isugarrixe, eta bukaerie, ze esan ba...

    halare, akaso seuk bi kaskuok eramatie
    onuraskue isengosu, halako ideixek dittuan burue saindu biherra dau ta

    aio!!!

    PD eskerrak, hola gustos hasi leike bariku

    ResponderEliminar
  3. Ja-ja-ja. Izugarria! Nola egiten dezu egunero horrelakoren bat botatzeko?? Zerbait berezia gosaltzen/bazkaltzen/afaltzen dezu?? Esaidazu, mesedez!! A ze nolako klaseak emango nituzkeen zure irudimenaren zati txiki-txiki batekin!!

    ResponderEliminar
  4. Nik zuaz ya eztakat berbaik... Eta zelako ondo imitatezu bizkaieri (ondarrutarra?)!!! HarrigarriXE!

    Bai bai, zu bi kaskoaz jun bikozaz, dakazun peligruaz... jajajaja! ;-)

    ResponderEliminar
  5. Xabier, hirea bezelako ibilbide kultural entziklopediagarria duen bati malkoa ateratzeak, assssko ondratzen natxik.

    besteoi, zer esango dizuet, ez naiz baaaaaatere kasko zalea. Esperantza daukat gainera, egunen batean bizikletatik erori, eta takateko bat buruan hartuta konponduko naizela ;-)

    Magali, gure neike ondo ondo imitati bañe... Nere bizkaiera, satortzulorena laku edo, pobri ;-)

    Sei, esango nuke, ez dezula zuk ezeren beharrik, munduko klaserik onenak emateko. Sudurrak esaten dit!

    "Egunero" horri buruz... RAM memoriarekin burrukan nabil egunero prezisamente, ezin nahi beste gauza egin. Krask! egiten du nere ordenagailu gizarajoak. Gaur sei aldiz dagoeneko!

    ResponderEliminar
  6. Beno Patxi, orain bai, orain ulertu dut zure erantzuna... Bizitzari aurre egin beharrak bultzatu nau ziztazale bloga sortzera, informazioa bildu eta jaso beharrak. Eta informazio hori inori lagungarri gerta balekio erabil dezala.

    Ondo segi.

    ResponderEliminar