2006-05-04

Ahots zoragarri hoiek

Ahotsak, zure benetako edo amestutako bikotearen ahotsak, ez du aparteko garrantzirik. Beste faktore bat baino ez dala erabakitzen dezu, honi buruzko iritzi bat borobiltzeko lan kapritxosoa hartzen dezun egunetan. Faktore txiki bat. Apaintasuna izan daitekeen bezelaxe, edo indarra, edo umorea, edo argitasuna, edo zuhurtzia, edo beste hainbat.

Ez da berez erabakiorra, baina ai…

Hori zortea, ahots zoragarria duen norbait ondoan baldinbadezu.





EITB irratia entzuten det maiz. Gustokoa det ematen duten musika nahasketa, baina bereziki gozatu, Edurne Ormazabal hizketan ari danean gozatzen det. Beti kontatzen ditu batere interesatzen ez zaizkidan kontuak, EEBBko 60ko hamarkadako musikariei buruzkoak adibidez, edo honen tankerakoak.

Ze inporta dit neri? Bere ahotsa da musika neretzat.

Ez dakit bikoterik duen, edo seme-alabarik, ilobarik… Baina honen bularrean burua jarrita, goxo-goxo ipui bat entzutea… Zer izan behar duen horrek! Zeruan bentosakin itsatsita egotea, antzeko zeozer.

Zergaitik ez du bere ahotsa enlatatzen, eta lotarako saltzen? Ipuitxo motx batzuk, EEBBko 60ko hamarkadako musikariei buruzko kronikak... Ze ajola dio? Zer dakit nik, San Balentin egunetan, aitaren egunean oparitzeko edo.


_______


Gutxi, oso gutxi dira halako ahots sorgingarriren jabeak.

Tori, beste bat, gaur eskuzabal nago eta.





Afrika Bigang.

Ze ahots zoragarria duen neska honek! Eta ze alaitasuna darien bere bi begiei. Bere begi zuri zuri alai hoiei.

Beltz beltza bera, Ondarruko hizkera zoragarriaz entzun izan det beti. Gutxi dira eta oraindik, beltz euskaldunak, nere aurrean tokatutakoak behinik behin, neri poz haundia ematen dit. Antigualekoa naizela? Orain erruz aurkitzen direla beltz euskaldunak? Tira, zer nahi dezue esatea. Neri poz haundia ematen dit.

Gogoan daukat oraindik, ikastolan gehien gustatu zitzaidan ipuia: beltz euskalduna. Amerikan mende hasieran beltz euskaldun batekin topo egiten zuten arrantzale euskaldun batzuena.

Istorio bitxi bat, gaurkoa bukatzeko:

Nere lagun batek hartu zuen andregaia, iritsi zan familia aurrean “ofizial” egiteko eguna…

- Amama, andregaia daukatela.

- A bai?

- Bai.

- Euskalduna al da?

- Bai.

- Bale. Aurrera.

Ez nungoa dan, ez familia onekoa, ez jatorra, ez ezaguna… Euskalduna bada, bale. Konforme!

Nere lagun honek, amama honi Afrika Bibang euskalduna aurrean ipini balio, hura zala bere andregaia esanez... Zer esango zuen orduan?

Galdera horixe egin diot nere lagun honi, gaur arratsaldean. Zera erantzun dit:

-Bah, ez zion hainbeste inportako. Beste galdera bat egingo lidake igual:

- langilea al da?

_


Langilea ez dakit izango dan Afrika. Baina ahotsa lanean jartzen duenean, ze nolako artelana bihurtzen dan!

_

6 comentários:

  1. Zer gertatuko litzake gure udaltzain maitea neska izango balitz, eta gainera beltza? Imagina ezazue Zumarragako udaltzainen uniformea jarrita. Jende gehiago pasatuko al zituen zebra bideak? Gehiago maitatuko al genuen?

    Horren guztiaren erantzuna ezin izango duzu aurkitu atzo eskaini nizun postean, baina batenbat bai.

    ResponderEliminar
  2. Aupa, Patxi! Ni Edurnerekin lan eginda nago, hobeto esanda, bere esanetara eta arrazoia dezu: ahots zoragarria du. Gainera, ederki asko daki nola atera etekina horri (modulazioa, tonuarekin jolasa, patxada hitz egiterakoan...). Nik ere gustokoa dut.

    ResponderEliminar
  3. Artxinboldi:

    Ikusi nuen lehenengo emakume udaltzaina, Hondarribian izan zan. Ez dira hainbeste urte ere. Ze gauza bitxia. Harrigarria egin zitzaigun benetan. Beltza balitz? Bat uste det badagoela Bilbon, bakarra.

    Mundua zenbait gauzatan, onerako aldatzen ari dala ta, gaitzerdi!

    Saretxu politte!

    Sei, baina baina... Nun ez ote zera zu ibili? Egunen batean Etxenikeren isileko aholkulari edo, aitasantuari diskurtsoak idazen dizkiona edo... Ze sorpresa ez ote diguzu emango?

    ResponderEliminar
  4. Donostian badaude bi udaltzain ginearrak. Garai honetan jubilatzear egongo badira ere... Horietako bat Nguema famosua da, telebistaren mundu horretan dabilen Karlosen aita.

    Afrika ez da ondarrutarra... nik dakidala. Ez al da Getxo ingurukoa?

    Hori bai, Ondarrun, laster batean, Afrikaren moduko neska euskaldun asko egongo dira.

    Eta hori pozgarria da.

    ResponderEliminar
  5. Iturri, nundik atera ote det nik Ondarrutarra dala?

    Eskerrak Kirmen Uriberen zutabea irakurri dedan gaur, Garan: zera dio, idazle ingeles baten antzera, zehaztasunak ez dituela gogoko, berdin xamar diola, datu bat gora-behera, herri bat gora-behera, gertaerak ajola diola.

    Ba hoixe! (eskerrikasko Kirmen)

    Pozgarria da bai, diferentziak aberasten gaitu.

    ResponderEliminar