2006-05-22

Bilbon egunpasa (II)

Abandoibarra.

Ez nuen ezagutzen. Ametsetan ari nintzen irudipena neukan. Ostirala, goizeko hamar t’erdiak. Oso jende gutxi inguruan. Sentsazio asko, baina batez ere bi: isiltasuna, eta zabaltasuna. Izugarri gustatu zitzaidan. Hankak ez nituela lurrean sentitzen nuen.

“Norbaiti eman beharko zaizkiok ba zorionak, hain leku ederra diseinatzeagatik” pentsatu nuen...

Bera azaldu zanean:



Bapatean lehen mundukoa nintzela gogoratu nuen. Baina hirugarren mundua ez dagoela Algecirasetik behera pentsatu nuen, Abandoibarrean bertan baizik, Abandoibarretik oso gertu ere bai.

Julenen mezu hartaz, pegamentu-potea sudurrean itsatsita daramaten umeez akordatu nintzen, eta nere ondoan zegoen umeari begira, heldu nion besotik eta muxu bat eman nion, babestu nahiean edo, ba al dakit nik.

San Franciscora jun ezkero, nolako kronika aterako zitzaidan? Zer ikusiko nuen? hasi nintzen nere buruari galdezka eta, hortxe ditut harrez gero buruan jiraka bi galdera hoiek. Polita litzateke burutik kentzea.

Halakoren batean, batek daki.

_____


Iritsi gera unibertsitate baten parera; hura unibertsitate bat baita, baina jakin ez ze unibertsitate dan.

Ikasleek zubia zeharkatzen zuten, eta batenbati galdetu behar nion ba. "Ummm... Ze ahots ote dauka neska eder horrek?"

- Aizu, hau unibertsitatea izango da ba? Zein da?
- Deustukoa... Deustuko unibertsitatea!

Irriparrez geratu zitzaidan, adi adi begira, halako zerbait adieraziz: ez adarrik jo. Bazenekien Deustuko unibertsitatea dala. Nerekin ligatu nahiean? Ordu hauetan?

Baina nik, zintzo-zintzoki diotsuet, ez nuen neska eder morena ile-kixkur harekin ligatu nahi, errugabea naiz, ez nekien hura Deustuko unibertsitatea zanik.

Begiradaz konfunditu ote nintzen? Nola begiratu nion???


________


Paraje zoragarriak, neska zoragarriak, aire zoragarria, pake zoragarria… Ametsetan banengoen, hantxe hasi zan joka, amets hura apurtzera, "iratzargailu" amorragarria:




Garbiaren gainean garbituz. Xurgagailuaren hatzaparretatik libratzeko ahaleginak egiten ari ziren bi hosto gaixoren atzetik gizona, hosto bakoitzari dozenaerdi azeleratze burrunbatsu eskeiniz.

Hainbeste gauza debekatzen diren garai honetan, noiz iritsi behar zaio debekuaren txanda zaratari?

_______


Iritsi gera Guggenheim ondora. Asko gustatzen zait eraikina, baina ez bere ingurutik kanpora - orduan beharbada ez litzaidake gustatuko - dagoen inguru horretan baizik.

Nere begiak bere kasa dabiltza, ohi bezela. Hau aurkitu dute:




Mundu guztiari begiak museoan iltzatzen zaizkion bitartean, neri hara jun zaizkit. Dorre hura, zeinek eraiki zuen? Noiz? Zergaitik?

Agure bat, egunkaria zabaldu, aulkian ipini, eta bertan eseritzera dijoa. Ez diot utzi. Nere galderekin galerazi diot:

- ¿Pues sabes qué? Llevo años haciéndome la misma pregunta. Ya me gustaría también a mí saber algo sobre esa torre.

Jakin gabe segitzen det dorre hori noizkoa dan, zeinek eraiki zuen, baina beste norbaitekin jakin-min berbera konpartitzeak halako poza ematen dit.

(Jarraituko du)

____

3 comentários:

  1. Bere garaian, Arestik ere idatzi zuen poema bat, gaur oso ezaguna dena eta zure testuaren azken parte horrekin ezin hobeto datorrena:

    Zer da hori? Seinalatu zenuten leihotik.
    Deustuko Eskola. Jesuitena.
    Ez, hangoa. Egurrezko etxe haek.
    Ijitoak, esan nuen lotsaturik.

    Jarraitu kronika hauekin, Traper. Eta hurrengoan badakizu: deitu eta San Frantziskora joango gara egunpasa (Patxi Lurrak ere esan dizu geratzeko, ezta? ba hori, hirurok egunpasa Bilborik ezkutuenetik, tiembla Bilbao!).

    ResponderEliminar
  2. Geratuko gera bai! Dana dala, baditut buruan ideia batzuk...

    Hauek ere, laister zuen pantailetan
    _

    ResponderEliminar