2006-05-31

Bilbon egunpasa (IV)

Bitakoren bat: edo Bilbon gertatutakoekin entresaka egiten det, eta batzuk baino ez ditut kontatzen sailarekin bukatzen saiatuz …

Edo blog honi izenburua aldatzen diot:

“Bilbon egunpasa.

Metroz ibiltzeko jaio ginen.


________


El corte inglés

Kariñoa diot denda erraldoi honi.

Beharbada hamar bat urte nituenean lapurtu nuen marrazkiak egiteko blok harengatik, lanazko jertse urdinaren azpian gorde nuen hura; kalera iritsitakoan sentitu nuen poz berezi hura (harrapatua ez dan delitugilearen poz kilikagarria)...

(Oroimenen biltegian zegoen bitxikeria hau oraintxe erreskatatu det, ez nuen gogoratzen hor zegoenik.)

Nere aitarengatik bestela; hark eramaten baininduen Bilbora urtean behin, Simca 1200 gorrian, aurreko jarlekuan jakina, gerrikorik lotu gabe: zorabioa eta botakagurea Deskargako bihurguneetan, hara bidean. Corte Inglesen erositako patata zorro haundia eta Kas botila hona bidean…

_____


Nere aingerutxoak ere gogoratuko du Bilbora alkarrekin autobusez jun ginen egun hura; eta zalantzarik txikiena ez daukat, beste gauza askoren artean, bat gogoratuko duela:

Bueno, bi: La Granja kafetegian kamarero batek atximurka egin eta - Guapaaaaaaaaaaaaaa! - Deitu zionekoa.

Baina gehienbat lehenengoa:

________


Irten gera Corte inglesetik. Pozez zoratzen txikia, erositako opariarekin. Ei, Berandu da! Autobus geralekuraino jun behar degu. Nun hartzen da hemen tranbia?

- Ba galdetu egin beharko zaio norbaiti… - zeharkako galdera, nik -
- Galdetu ba. – zure lana da, berak -
- Galdetu zuk – zergaitik da nere lana? nik –
- Bai, zea! – izututa: hau benetan ari da. Berak -
- Zergaitik ez? – benetan ari naiz bai. Nik –
- Aizu! - holako enbajada urdurigarriak jende nagusiaren esklusiba transferiezina dira, berak -
- Ba zuk galdetu arte, ni ez naiz hemendik mugitzen. Hemen egongo gera. - Ultimatuma, nik.

Larritu zait umea, bai baitaki nik gauza bat esaten dedanean, hamarretik bederatzitan, bete egiten dedala. Igerri diot larritasuna, eta esan diot:

- Ez zaituzte jango neska. Bi lan baino ez dituzu hartu behar. Bata, ahoa iriki, bestea hizketan hasi.

- Bai, eta zeini galdetu behar diot? – larri, berak –

- Ba edozeini. Ez dio inporta. Zure ondoan pasatzen dan lehenengoari. Ikusi.

Ta! jiratu, eta tximistaren abiadan, nere atzetik zetorren neskagazte potxola bati galdetu nion. Ezustekoak ikaratu egin zuen pixkabat:

- Aupa aizu, tranbia hartzeko nora jun behar degu?

Neska jator honek, bere 6.mailako euskera lagun, sekulako ahalegina egin zuen tranbia nun hartu behar genuen esaten.

Pixkabat aldendu zanean… Gauza bera atzera:

Ta!

Jiratze honetan beste gizon batek azalpen motxagoa eman zidan. Eraginkorragoa dena den.

- Zure txanda. – esan nion –

- … Bai… Ta nola galdetu behar det, erderaz?

- Euskeraz neska! "Tranbia" hitza berdin-berdin ulertuko dute.

- ……………


___________


Gertu egon zan baina, ez zan galdetzen ausartu.

Egun horretako gauzarik politena neretzako ordea, bere ahalegin hura ikustea izan zan. Urduritasun hori, erronka gainditu nahi hori.

Muxu bat eman nion, lasai egoteko; beste batean galdetuko zuela. Nere asmoa hori erakustea zala esan nion: jendearekin harremanetan jartzea, munduko gauzarik natural eta errezena dala.


________


Bilbok txingurritegi bat dirudi.

Gezurra dirudi…

Harremanetarako hainbeste aukera dagoen tokian, bakardadeak halako itzala izatea…


_____________



Baina ez gaitezen kopetilun jarri. Abia gaitezen beste muturrera:

Eskilara mekanikoetan gora…


_____


Mobila eskuan zuela, dotore-dotore jantzita, itxuraz dutxatu berria…

Telebistako ze emakume-izarrarekin topo egin nuen, El corte ingleseko jostailu-dendan?

……

Mostradore soil batez bereizita, gure harnasek bat egitea lortu zuten.

Zein zan?

………

(Adi. Galdera tranpa da. Bidali zuen artifizieroak galdera desaktibatzera. Ez da seguruaski espero dezuen erantzuna)

___

4 comentários:

  1. Patxi, badakizu Bilbotarrak harroputz fama dutela, eta itxura, "metroa" ere han desberdina da, "metro ta erdi" deitzen diote.

    ResponderEliminar
  2. berez, berez, munduak ongi funtzionatuko balu, estitxu fernandezek beharko luke

    baina esango nuke, jostailu kaxaren bateko argazkiaz ari haizela, akaso barbie?

    ResponderEliminar
  3. Kontuak eginez, 10 urtegaz lapurketa hura egin bazenduan, Patxi, eta orain 18 badeukozu... delituak ez dau preskribidu! Adi Justiziagaz!

    ResponderEliminar
  4. Begoña, metroari buruz hitzegin nahi det ba. Neri metro ta erdi ez, neri "zazpi metro" iruditu zitzaidan!

    Satortzulo, ikusten dek, askoz kontu sakonagoa huan. Munduak ez dik ondo funtzionatzen ez, baina tirriki-tarraka, posible dek tarteka makinari soinu polita ateratzea. Ez al da hala?

    Patxi, 18 urte, eta lau hilabete. Galduta nago! ;-)

    _

    ResponderEliminar