2006-05-20

Guggenheim gainetik itsasoa ikusten da

Gaur asko akordatu naiz Julen Gabiriarekin, bere Bilboko kronikekin. Asko gozatu det gaur Bilbon. Beharbada, neuk ere bere antzeko betaurrekoak neramatzalako janzita: belarriek eta sudurrak eusten dituzten hoiek baino, xehetasun txikienei erreparatzen dieten beste betaurreko klase hori.

Gaurko egunaren kronika txiki bat, hurrengo batean. Aurrerapen gisa, bideo hauxe:

Nere buruari galdetu diot, Guggenheim gainetik itsasoa ikusten ote zan. Bertara igo behar izan det hala dala egiaztatzeko. Brrrfffff! Kostata! Titanioak asko irristatzen du. Jeistea gutxiago kostatu zait.



Ez naiz bakarrik jun, guapa baino guapagoa dan laguntxo batekin baizik.
_

2 comentários:

  1. Hi, Traper! Botxora etorriko haizen hurrengoan ea egongo gaituan. Deitu egiok "Patxi encounter", esate baterako.

    Pozten nauk disfrutatu egin duala irakurtzean.

    Besarkada 1.

    ResponderEliminar
  2. Bazeukat asmoa bai Botxora bueltatzeko. Eskean ere ari zaizkidak beste bi laguntxoak etxean, bideoko arrai, ziburu, iturri eta abarrak ikusi ondoren!

    Danetik daukezue ta Bilbon! ;-)

    Gazteak gaituk eta, gurutzatuko dituk bai, gure bideak, Bilbon edo beste nunbaiten!

    ResponderEliminar