2006-05-08

Parrepupurri

Aurreko mezuko bigarren bideoa gogora ekartzen dedan bakoitzean, parrez lehertzen naiz.

Ez bideoarengatik berarengatik, burutazioarengatik, edo dana dalakoarengatik, baizik eta imajinatze hutsaz, ni hura grabatzen ari naizela norbait azaltzen dala.

Txindoki puntan halako ikuskizun surrealistarekin topo egitea, mendigoizale batentzat, oso esperientzi traumatikoa izan leike.

Arriskutsua ere bai, bildurtu ezkero, hura amildegiz inguratuta baitago, harriartean korrikan hasita ere.


_______



Parrez lehertzeaz ari gerala, jun dan astean lagun batek erakutsi zidan bat ekarri dizuet, astea modu politean has dezazuen.

Nik egin nituen parreak. Ea neri adinako parregurea eragiten dizuen. Mundiala benetan.


Control movil




Eta guardiazibilaz ari gerala, istoriotxo bat, gaurko mezua bukatzeko.


Esan bezela, astea modu politean hasteko.


________



Gauza jakina da, libratzeak, hau da, kaka ondo egiteak ze nolako garrantzia duen. Oier Gorosabelek ezin hobeto azaltzen du hemen. Ez utzi irakurri gabe “gorputzeko txatalak asanbladan bildu eta sesiuan hasi zirenekoa.”

Kontua da, Mari Carmen nere lagunarekin topo egin nuela aurrekoan, eta estu zegoela gajoa, astebete zeramalako komunera jun eta “obrarik” egin gabe.

Jun omen zan dendara zahia erostera, (zahia=salvado, anemia eta idorreriaren kontra mundiala) eta ez omen dute dagoeneko saltzen zahia besterik gabe, beste belar batzuekin nahastuta bakarrik. Kezkatuta zegoen.

Esan nion:

- Mari Carmen, ahaztu zahia. Ez arduratu. Nik esango dizut erremedio bat, hutsik egingo ez dizuna.

- A bai?


- Bai, telefono bat behar dezu.


- Telefono bat?


- Bai, begira. Hartzen dezu telefono-gida, bilatzen dezu Intxaurrondoko koarteleko telefonoa, deitzen dezu bertara, bi aldiz pentsatu gabe, eta hauxe esaten dezu:


“ Abeeer, síiiii, es la comandancia? Sí mira, que yo soy… Mari Carmen Altuna Odriozola, número de DNI 8.954.654-T, con domicilio en Zumarraga, calle Secundino Esnaola 42, 6º C, el número de teléfono el que te aparece ahí en la pantalla, sí, el 943-934760, apuntalo sí, ajá, y… qué os iba a decir… Sí oye, que tenéis todos una cara de cactus caducaoooo… Síiii, oye, y que tenéis más pelos en la nariz que en el culo, sí, eso también, nada, naaaaaaaaaaada, que a ver si salís todos a la calle al mismo tiempo, os secuestra una nave extraterrestre y os deja en Zimbawe, en medio de una tribu canibal, bueno, el amazonas tampoco estaría mal, un banco de pirañas o así. Nada, que os lo digo con cariño e? que no os lo toméis a mal, que ya tenéis bastante desgracia con veros esa cara de membrillo todos los días, ale, sí sí, adios adiooooos…”

- Listo. Telefonoa eskegi, eta orduan, segundu batzuk hartu, segundu batzuk baino ez, esan dezunaz jabetzeko... Jarriko zaizun kakalarriarekin! Ikusiko dezu nola libratzen zeran!

Gero etxera etorri daitezkeela? Bueno Mari Carmen. Zu libratu, libratuko zera ta, esaerak esaten duen bezela, Carpe Diem! Ez pentsatu etorkizunean, aprobetxatu momentua. Gero gerokoak.

_

2 comentários:

  1. Hoien eskuetan erori ezkero, gauza honik ez. Nahi dutena egin arren inoiz ez zaie ezertxo pasatzen. Baina, terapia moduan ez dago gaizki idatzi duzuna...

    ResponderEliminar
  2. Arrazoi Begoña. Nik halako deiren bat egingo banu, kakalarria bakarrik? porlana bihurtu igual. Egunen batean kontatuko det nere lagun batek sartu zidan ziria, berdexka hauekin zerikusia duena. Sekula ez det hainbeste bildur pasa!

    ResponderEliminar