2006-05-11

Patxitrapero fan-kluba

Esan zidatenean ez nuen sinistu, nola sinistuko nuen ba.

- Patxi, zure fan-klub bat sortu dute, eta zurekin geratzeko irrikitan daude.

¿¿??

Lehenengo momentuan zuri geratu nintzen. Irudiak segituan zabaldu ziren nere baitan ordea; esango nuke, baita burmuinaz harago ere, baita hazkazaletaraino ere.

Elvis Presleyren irudiak ziren, zeinenak bestela. Baina haren tokian ni. Patxitraperoren kromoak, kamisetak, giltzatakoak, esne-katiluak… Patxitrapero burua mugitzen kotxeetako txakurtxoen gisan… Neri segika egun guztian nere fanak, nere gainera eroriz, nere ile-arrastoren bat hartu nahiean, edo kamisetatik, kantzontziloetatik tiraka. Gorriak ditu! Gorriak ditu! Zakarrontzira botatako paper-hondarrak berreskuratuz, gero auskalo ze preziotan saltzeko. Paper hau Patxitraperok ikutu zuen! Bere hatz-markak ditu!

Tira Patxi, hau ez da Amerika. Los Pecos-en garaiak ere zaharkituta geratu ziren aspaldian… Hemen, Euskal-Herrian, beti errespetatu izan dira aktoreak, idazleak, politikariak… Pribatitutasuna gauza sakratua da Euskal-Herrian….

Hummm… Ez al gera ordea, azkarregi aldatzen ari, euskaldunok? Zeinek esango zuen duela urte batzuk hemen danok sakelekoarekin ibiliko ginela? Zeinek esango zuen Asereje-a dantzatuko genuela?

Urrutirago ere eraman ninduen nere irudimenak. Hotzikara galanta sentitu nuen, Amerikako moda berri honekin gogoratuz…

Nere artean: ez Patxi ez, ezta pentsatu ere! Ez okurritu haiekin geratzea! Fan-kluba? Patxitraperoren fan-kluba?? Utikan! Faborez! Hau hozkirria!

Baina bestetik… Zerbait ikusiko zuten zure orrian. Ezin portatuko zera harrosko Patxi…Estimatzen zaituzte… Eskerroneko izatea gauza haundia da…

Hau dilema.

Gau oso bat begirik bildu gabe pasa ondoren, azkenean haiekin geratzea erabaki nuen. Nik uste baino askoz zibilizatuago izan zan hitzordua.

Ikusi bestela.







Sentimentuak adierazteko hotz xamarrak egia esan, isil xamarrak. Tira, zer espero zenuen ba Patxi? Euskaldunak!

Hori bai, txintxo eta disziplinatuak. Begira ze ondo zaintzen zuten ilara, autografoak sinatzeko garaian.





_

5 comentários:

  1. joe patxi, hori duk txindokiko itzuliari zukua ateratzea, behin igoko bertara eta...

    halere, zer duk hau proposamen bat guretzako? hire inkoszienteko gurariren bat?

    aio!

    ResponderEliminar
  2. Izan ere, nola jartzen diren neska hauek udaberria heltzean, Joderrrr!

    ResponderEliminar
  3. Niri ere duela urtebete-edo horrelako bat etorri zitzaidan autografo eske, baina tamalez ez zen horiek bezain zibilizatua izan. Azkenean berak utzi zidan autografoa niri.

    ResponderEliminar
  4. Aizu, Patxi. Baina nola daiteke fan kluba sortu izana eta ni enteratu barik egotia! Segurutik Kiotoko protokoloaren egunarekin gertatu jaten berdinagatik; azkenian desplazatu samar nabilela egia izango ote!
    Portzierto, eskerrik asko!!

    ResponderEliminar
  5. Satortzulo, oraindik bideotxo bat daukat Txindokiko egunekoa. Ea noiz hartzen dedan tartetxo bat.

    Nere inkonszientearen gurari bat? Oso oso sakonekoa izan beharko du. Ez daukat inungo asmorik nere kantzontzilo gorriak inori erakusteko ;-)

    Jozulin, baietz!

    Aritz, ez dezu zure zalegoa ondo tratatzen nunbait :-))

    Marijo, desplazatu zaitez nere ondora!

    _

    ResponderEliminar