2006-05-17

Sargori (II)

Sargoriak hortxe dirau. Burua bero, lan nekeza da inpultsuei eustea. Kontu arriskutsua da gero. Ezin atzera egin. “Pixkat itxoin banu… Bi aldiz pentsatu banu…”

Hotzean, atzera begiratuta: nolatan izan nintzen kapaz? Erotuta nengoen? Neu nintzen, ala sorginduta nengoen?

Erokeriak. Berokeriak. Inpultsu geldiezinak…

Hain burugabeak, hain endredu-sortzaileak, hain kaltegarriak… Baina hain ederrak…

Iluntzerako frexkatuko omen du, beharbada ez nuke gaur gauean halako erabakirik hartuko.

Baina dagoeneko berandu da, behatzak dantzan ditut, beren kasa ari dira, eta berria emateko desiatzen daude.

Blog berri baten iragarpena: bere izena, “Sexu-jario.”

Eta honen lehenengo mezua izango dana. Aspaldi agindutakoa, egunotan burutu eta begien aurrean ipiniko dizuedana:

“bideomezua bainera edo dutxatik.”

Laister, zuen pantailetan.

_________

6 comentários:

  1. Aii, ni bai oker!! Konbentzituta nengoen aurrekoan agur esatearen arrazoia (bloga utzi zenuenean) mezu hori gainetik kentzearena zela (ez zenekielako agindutako hori nola bete!!). Baina ikusten da esandakoa betetzen duzula eta ni hemendik aurrera ez egunero, ez, orduro sartuko naiz nobedadeak badauden ikusteko!! :-)

    ResponderEliminar
  2. Jozulin! Zuri eskeini nizun ipuia hantxe sartu beharko det, blog berri horretan ;-)

    Sei: esan egingo nuen horregatik izan balitz. Inoiz zerbait agintzen badet eta huts egiten badet, esan egingo det, zaude ziur.

    Beste kontu bat da gauza asko, gauza gehiegi agintzen ditudala, eta ez naizela iristen danera. Denborarik ez.

    Orduro sartu??? Hainbeste kilikatzen du ni urpean ikusteko ideiak??

    Ezta Brad Pitt banintz ere!

    ;-)

    ResponderEliminar
  3. afi trapero!!!

    niretzat behintzat adierazgarria izan duk aurreko mezuan sexuaz hitz egiteko asmoa agertu eta inork erantzun ez izana baina,ez dakit ba, esango nuke irrikaz gaudela denok ere, ia ze opari dakargun oainguan

    bestetik, egia esan atzo entzun nian irratian ez dakit nori eman diotela euskal blogik hoberenaren saria, en fin, zenbat despistatu dabilen munduan

    aio!!!!

    ResponderEliminar
  4. Satorzulori arrazoirik ez jako falta gogoratu dabenean zure aurreko mezuari inork ez jaula erantzun; egia izango da hainbestetan entzun dogun topikoa? Nik horrelakoetan gurasoek euskaldun odolik eztaukela gogoratzen dot, eta tira, pixka baterako sargoria sartzen jat!

    ResponderEliminar
  5. Satortzulo, sariak oso gauza endredosoa dituk. Trofeoei hautsa kentzen ibili behar dek sarri sarri.

    Eta neri, halako pereza ematen zidak hautsa kentzen ibiltzeak!

    Eskerrikasko!

    Marijo, ze erakargarri esaldi hori,"pixkabaterako sargoria sartzen jat".

    Apuntatuta, blog berrirako ;-)

    _

    ResponderEliminar