2006-05-16

Sargori

Blogintzan hasi nintzenetik, ez dakit nik zenbat gai jorratu ditudan. Asko. Euskera, literatura, politika, gizartea, informatika, argazkilaritza, haurren jolasak…

Sexua ere aipatu izan det inoiz; baina ez diot, beste gai batzuekin egin dedan bezela, arreta berezirik eskeini.

Zer erakus nezake nik arlo horretan? Nere irudimen gehienetan oparoak, ze fruitu eman lezake? Norbaitek estimatuko ote luke?

Bai galdera polita…

Blog berri baten hazi ernatu-berria izan ote liteke galdera hau? ;-)

_________


Gizakomen irakurri nuenak, egia esan, asko aztoratu ninduen.

“Baina adierazpenik zorrotzena Juan Martin Elexpuruk egin zuen publikoaren aldetik, adierazi zuenean gaur egun gero eta sexu gutxiago sartzen dutela gure idazleek beraien lanetan: “oraintsu irakurri ditut Izagirre, Cano eta Lertxundiren zenbait lan, eta sexuari dagokionez, elipsi total, apenas agertzen den ezer”.

Izugarri interesatzen nau datu honek. Kazetaria banintz, zerrendan lehenengoa ipiniko nuke galdera hau, egingo niekeen alkarrizketan. Zergaitik ez dagoen beren azken lanetan apenas sexurik.

________


Ikusten dezuen bezela, sargoriak bere eragina izan du neregan, gaurkoan. Aspaldiko urtetako gerririk politenak ia hankaz gora bota nau gaur goizean. Pertxa ere halakoxea baitauka neska honek, bere gerribueltaren parekoa.

Bere irriparrearen erdi-ederra, nolanahi ere.

Ilunabarrean berriz, oraintxe alegia, lerro hauek, kamiseta more tirantedun baten ikuskizun hurbilaren eraginpean ari naiz idazten. Mikrofonoak zuen kokapenak ere izan lezake bere garrantzia.


__________

Sem comentários:

Enviar um comentário