2006-05-15

Tangoa

Estitxuri entzun nion duela gutxi, Bertatik Bertaran, tangoaren definizio bat, aspaldian entzun eta zeharo ahaztuta neukana:

“tangoa, desio horizontalaren adierazpen bertikala”

Pasadizo bat gogorarazi zidan, gogora ekartzen dedan aldioro parrea eragiten didana. Gaur kontatu behar dizuedan hauxe.


___________


Garai hartan, -urte asko pasa dira- , izugarri gogoko nuen tangoa. Ez zegoen neretzako musika sakonagorik, zirraragarriagorik: Piazzola, Malevaje, tango klasikoa… Behin eta berriz entzuten nituen. Asko, asko gozatu nuen bolara hartan, nahiz halako batean, ondorio batera iritsi:

Ez zidala onik egiten.

Badu tangoak kutsu malenkoniko bat, hezurretaraino sartzen zaizuna. Kontuz ibili behar da, segun ze garaitan gehiago. Ondo dago norberaren zauriak miazkatuz plazerra hartzea, baina horretan ere neurria behar da. Kontuz malenkonian kateatu gabe.

Edonola ere, oraindik ondorio honetara iritsi gabea; malenkonia ez zan beste zirrara bat eragin zidan gau hartan tangoak:

Urretxuko taberna batean. Esan bezela, duela urte asko, dagoeneko ez naiz gogoratzen zenbat. Ni eta, nere parean, denbora gutxi zala ezagututako bi neska gazte, hamabost bat urtekoak. Esti eta Igone.

Gustoko degun musikaz hasi gera hizketan: nik tangoa aipatu diet, eta beraiek estralurtar baten moduan begiratu naute, tangoa oso gauza klasikotzat jotzen baitute.

Nik nere pasioa kutsatu nahi diet; azaltzen saiatzen naiz zer dan neretzako tangoa, nola gozatzen dedan, zer sentiarazten didan, eta esaten diet halako batean, sekulako konbentzimenduz, serio serio, beste hamaika gauzaren artean, gauza bat gogorarazten didala bereziki neri tangoak:

Emakumeen orgasmoa.

Bat lotsagorritu balitz, bakarra, tira, baina biek irabazi baitzuten aurpegian kolore berbera. Gorri bermelloia, tonalidade antzeko xamarra biak ere. Hauen aurpegiko giharrak berriz, kartoiaren antzeko gogortasun bat hartu zuten; eta bien urdaileko korapiloek bat egin zutela ere garbi garbi ikusi nuen.

Gaztetxoegiak holako aitorpen baterako? Pasio gehiegi nere azalpenean? Tangoaren definizio ausartegia?

Emakumearen orgasmoaren xehetasunak ematen luzeegi arituko nintzaien akaso?

Geriatrikoan nagoenean, laurogeitamar bat urterekin, yogur naturala jaten, erizainak galdetuko dit ea zergaitik ari naizen bapatean parrezka, eta nik, agure klasiko aspergarri honek, tangoaz hitzegingo diot.

____


Zuek, gizaseme-gizalaba helduok, itxi begiak orain.

Entzun tango pieza hau. Zeinek daki. Beharbada, tangoa gustatzen hasten zaizue…

Neri adina.

(edo gehiago) .





_

6 comentários:

  1. Patxi,

    Ni ere tangozalea naiz: Piazzola, Gardel,...

    Eta tangoa, desio horizontalaren adierazpen bertikala bada, agian horregatik dugu euskaldunok horren gustuko.

    Lendakariek dioten gisan: que aquí no se folla es el problema vasco.

    ResponderEliminar
  2. Ileak tente jartzeko modukoa. Neri ume-umetatik gustatu izan zaizkit tangoak, baina askotan arraro sentitu izan naiz, besteek hori ez dutelako ulertzen. Ez dituzte tangoak ulertzen. Ez dituzte sentitzen tangoak sentiarazten dituen sentimendu guzti horiek. Izugarria da. Tangoa. Buff! Sentitu egin behar da.

    ResponderEliminar
  3. Gogoan daukat Institutuko bigarren mailan gimnasiako klasean dantzak ikasi genituenekoa. Tangoa dantzatzen ere irakatsi ziguten; ikasi, ordea, askorik ez. Zaila da oso tangoan ondo aritzea; beste arlo askotan moduan, behin eta berriz aritu behar. Baina, egia da bai Patxi, tangoak sentimendu asko eragiten dituela, ederrak horiek denak ere. Nire gustuko abeslari batek (Bunbury) badauka tangoaren moldaketa bat oso gustura entzuten dudana, "Pequeño Cabaret Ambulante" izeneko 2000ko zuzenekoan jaso zuena: Confesión

    Fue a conciencia pura que
    perdí tu amor.
    nada más que por salvarte
    hoy me odias
    y yo, feliz,
    me arrincono pa llorarte.

    El recuerdo que tendrás de mí
    será horroroso.
    Me verás siempre golpeándote
    como a un malvao;
    y si supieras bien qué generoso
    fue que pagase así
    tu gran amor...

    ¡Sol de mi vida!...
    Fui un fracasao,
    y en mi caída
    busque el echarte a un lao.
    porque te quise tanto,
    tanto que en mi rodar
    para salvarte
    sólo supe
    hacerme odiar.

    Hoy, después de un año atroz,
    te vi pasar.
    me mordí pa no llamarte,
    ibas linda como un sol;
    se paraban pa mirarte.

    Yo no se si el que te tiene así
    se lo merece.
    Sólo sé que la miseria cruel
    que te ofrecí
    me justifica, al verte echa una reina
    pues vivirás mejor
    lejos de mí.

    Sol de mi vida...
    Fui un fracasao,
    y en mi caída
    busque el echarte a un lao.
    porque te quise tanto,
    tanto
    que en mi rodar
    para salvarte
    sólo supe
    hacerme odiar.

    ResponderEliminar
  4. La cumparsita!, niri ere asko gustatzen zait tangoak entzutea. Ikusten da, Trapero, oso erromantikoa zarela,neu ere zure iritzi berdinekoa naiz.Zenbat aldiz hunkitu naiz, Laboak < egoak ebaki banizkio> abestia entzun diotenean.

    ResponderEliminar
  5. Niri ere tangoa gustatzen zait, batez ere, oinazetuaren garrasi urragarriaren isla den heinean!! (Pixka bat exajeratua gelditu zait, baina hala da... jaja).

    Dena den, Patxi, 15 urteko neskei horrelako gauzak esatea??? Berriz ikusi al zenituen edo zu ikusi orduko, korrika alde egiten zuten pentsatuz:

    -Horreur, Joxpinaxi! Guazemazu "el loco del tango" hortxe dau ta!!!
    :-)

    ResponderEliminar
  6. Aritz, bai horixe. Gainera, ez dakit ba, gero eta gutxiago ez ote dan egingo. Badaukat mezu bat pendiente aspalditik Maribel Verduri buruz, ea laister ematen dedan nere ikuspuntua.

    Zu zermoduz? Nahikoa bai edo... ? ;-)

    Anonimo laguna: zuk diozun horixe sentitzen nuen nik garai batean. Ez gaude bakarrik!

    Marijo, zure abestia, hitzez hitz dakit, mila aldiz bai entzungo nuen. Sentimentu asko eragin, bai hoixe. Oso ondo adierazi dezu.

    Hortxe ipini det, eskubiko zutabean, Malevajek egindako bertsioa. Ea Bunburyrena aurkitzen dedan.

    Begoña, erromantiko, garai batean nintzen. Orain gauza txikien halamoduzko poeta edo, oraintxe asmatutako definizio hau nahiago.

    Sei,hala da bai. Oinazetuaren garraisia. Baina, bizitzaren momenturik zoragarrienek, sufrimentua izaten baitute hurbil-hurbilean...

    Ez beti, ez beti.

    Bi lagun hoiekin oso ondo moldatu nintzen gerora ere, ez nituen gehiegi bildurtu.

    Baina badu bere zera nere konparazioak...

    Zeinekin hitzegin nezake honi buruz?

    Musikaz alegia ;-)

    _

    ResponderEliminar