2006-05-05

Txindoki gainetik

Alperrontzia! Ez zerala sekula Txindokira igo? Ezta asmorik ere igotzeko? Ai ai ai… Ez dakizu ondo ze gozamena dan han goian egotea.

Baina… Beste alde batetik, ez baitzait asko kostatzen zure azalean jartzea. Holako zerbait esanez imajinatzea: gogoa behar du horra goraino igotzeko!

Tira, desberdinak gera eta, hortxe dago grazia.

Arrazoitxo bat gehiago daukazu hemendik aurrera, zeureari eusteko:

- Ez daukat Txindoki gainera igo beharrik, handik zer ikusten dan jakiteko. Patxitraperon sartzea nahikoa.




Atzoko eguneko kronika, kronika berexi eta polita, errekuperatzen naizen egunean. Ahaztuta nengoela, mendi hori igotzea zer dan!


Bideoaren musika, Antton Valverderena. Kantuaren izenburua berriz, ezin egokiagoa: mendigoxaliarena. (Lauaxeta).

_

4 comentários:

  1. Horiek bista ederrak! Baina bertara joanda politagoa dela ziurtatzeko ea berandu baino lehen berriz igotzen naizen puntara.

    ResponderEliminar
  2. Aupa, Patxi! ez nok sekula izan Txindokin, baina hiri esker izan banintz bezala. Segi bizkor eta zirtolari!

    ResponderEliminar
  3. Aupa, Patxi! Nun ez naizen ibili (aurreko mezuari erantzunez)? Ba, Txindoki punttan, behintzat, bai! Sei urtekin, lehenengoz, gainera!

    ----

    Oharra: duela pare bat urte bueltatu eta aldapak aldatu egin dituztela konturatu nintzen. Orain gehiago daude eta gogorragoak dira!!! :-)

    ResponderEliminar
  4. Uxo! Badakizu zer egin: indarrez jun, osasuntsu, erropa erosorekin, jatekoa eraman, ze eguraldi egingo duen galdetu...

    Kepa,zu bezelako eguraldi-gizon batekin aldamenean, bai konpleto!

    Sei, neri beeeerdin berdina pasa zitzaidan! Ez da adina noski! Noski... ;-)

    _

    ResponderEliminar