2006-05-06

Txindokiko abenturatxoa

Txindokira hurbiltzeko grina, tutti frutti blogean erne zitzaidan, Uxok ateratako argazki bati begira.




Urteak Larraitzera jun gabe, ahaztuta nengoen zer dan Txindokiko ikuspegia Larraitz ingurutik. Zoragarria. Gipuzkoako tokirik politena ez bada, hortxe hortxe.


Furgoneta hartu, eta bertara, Larraitzera, bueltatxo bat emateko asmoz. Gauza haundirik ez: irudi batzuk hartu, mendiko haizea aurpegian sentitu, belarra zapaldu, lorak usaitu… Eta etxera buelta, xuxen-xuxen, txintxo-txintxo.

Aiiii…. Naizen bezelakoa bainaiz askotan. Begira kontuak nola bukatu zuen:

Mezu hau mendian egin behar ez diren gauzen dekalogo moduko bat ere izan liteke.


1.- Neurtu ondo zure indarrak, ze menditara zoazen erabaki aurretik.


Furgonetan sartzen ari nintzala Zumarragan, bezperan kargatzen utzi nuen kamararen bateria ahaztu zitzaidala gogoratu nuen. Ala Patxi. Buelta etxera berriz. 4. pisua. Igogailurik gabe.


Nere pentsamentuak bigarren pisuan: "buffff… Hau nekea. Ohera sartzen bahaiz hobeto Patxi…"


2. – Eraman erropa aproposa.


Praka bakeroak. Erosoak, baina mendirako oso desegokiak, erori egiten baitzaizkit. Oso sexualak, baina hortik aurrera, tarteka tarteka tira egin behar prakei goruntz. Deserosoak guztiz.


3. – Lesioren bat badaukazu, ez egin ariketa fisiko gogorrik.


Hankazpiko minez egunotan, hanka toki lauetan pausatu behar minik ez hartzeko. Txindoki toki aproposa guztiz. Harri bat bera ere ez. Lau laua dana.


4. – Entrenatuta zaude?


Erdialdera, hura gogoratzen nuena baino gogorragoa zala ikusi nuen, edo ni behar baino gogorrago nengoela. Biderik malkartsuena aukeratu nuen gainera, parakeandarnoskontxikitas.


5.- Eraman jateko zerbait beti. Beti.


Belarrietako argizaria ez bazan…


Ez nuen ezer eraman, gutxi ibili behar bainuen! Ez bainuen nekatu behar!


6.- Ze ordutan zoaz? Jenderik aurkituko al dezu bidean?


Amstrong bere lehenengo bidaia espazialean, ni baino lagunduago sentitu zan. Matxinsaltoak eta putre bat, nere laguntzaile bakarrak ibilaldi guztian.


7.- Ze eguraldi egingo duen begiratu, irten aurretik..


Euri zaparrada, halako batean. Ai ene, zer datorren Naparrotik! Zer egin? Bizkor! Lizar horren azpira!


Gehiago badaude, baina ez dezagun mezu hau Txindokirainoko bidea baino luzeago egin.


________


Erdi-inguru horretan nengoen. Neukan panorama neukan. Zalantza egin nuen, nola ez ba, atzera egin ala ez egin.

Burutsuena atzera egitea izango zan baina… Bihotzak agintzen baitu nerean, diktadore zeken halakoak:

Gooooooooooooora Patxi!

Ez dakit zenbat aldiz damutu nintzen Txindoki puntara iritsi aurretik, atzera egin ez izanaz: prakak altxatzen goruntza sarri, hankazpiko mina, hankak neka neka eginda, kalanbreekin, bihotza 200 taupadatan (minutuerdiko), eta "pajara" hortxe atejoka; ez nexkagaxtepolit bat prezisamente, ziklistena baizik, badakizue, ahuldadea, zorabioa, dardara…

Eta putrea hortxe goian denbora guztian. Sokamuturreko zezentxoak bezelakoak ote dira hauek? Korrikalarien mugimenduei berehala igertzen dietenak?

Ze luze egin zitzaidan. Ze luze! Hauteskunde kanpainak baino luzeago, astunago, eta nekagarriago, kontuak atera.

Baina iritsi nintzan! Iritsi nintzan halako batean! Ze poza nerea. Burugabekeria nagusi. Ai, nere zentzuna, ikusi bazenute ze nolako ozpina zeukan!

Orain dator politena. Kezkatxoa neukan, tira, egia osoa botazagun: KEZKA neukan:

Pajararen bildurra, jatekorik batere gabe; arratsaldeko ordubiak baiziran, han arimarik ez baitzegoen. Jeisten hankak oraindik gehiago nekatuz gero… Zeinek jaso behar ninduen handik?

Putreak????

Nere azken pajaraz gogoratu nintzen, Aizkorrin. Lurreko sagar azalak jaten, a ze kalbarioa egun hartakoa. Nere ingurura begiratu nuen. Sagar azalik ere ez zegoen han…

Han!

Ausardiari, saiatzeari, ahalegintzeari, burugogortasunari, (burugabekeriari) premioa! Han azaldu zan, momenturik onen eta egokienean. Bost ordutan ikusi nuen bi hankako bakarra.

Ura eskeini zidan, eta azkenaldi luze hontan ilusio gehien egin didan oparia egin zidan:

Txokolate tableta bat! Unatabletadetxokolate! Atxokoleitwonderfulteibol!

Ez nion muxu bat eman, ni baino ile gehiago zituelako hanketan. Bestelaaa…


________


Mendizaletasunaren gauzarik ederrena: adiskidetasuna! Lagun bat egin nuen, bost minututan.


Dokumentu grafiko honek, neretzako behintzat, lehen euskaldunak ilargia zapalduko duen momentuak baino gehiago balio du. Hementxe daukazue, danon gozagarri.


Alkarri agur esan, eta hantxe jun zan nere lagun berria. Izazpin edo, auskalo nun egingo degun topo hurrena.


Apa Josetxo!


Hantxe geratu nintzan ni, Txindokipuntan bakarrik. Txokolatetabletak gutxi iraun baitzuen bizirik. Txoriak, haizea, putrea – nola ez ba – eta…

Nere pajaratxoaren hondarrak edo. Aluzinazio txiki bat izan nuen. Tira, laister pasa zitzaidan.



Honaino nere abentura.

Egun zoragarria benetan.

___

7 comentários:

  1. Kar, kar, kar, kar, kar, kar, kar!!!!

    ResponderEliminar
  2. Ooooso ona Patxi! Eta eskertzen da horko paisaik erakusti... Mua!

    ResponderEliminar
  3. Pachi Trampero:
    Halako bakero garriko-bajukoak apraposak dozak neskagastetxuek erakartzeko, baia mendireko hoba Astore ultra-dry, The North Face mega-technic edo Columbia hyper-titanium-magnesium. Bueno, antzeko zeozer.

    ResponderEliminar
  4. JOsetxo gaixua bideua grabatzeko orduan...entzungo nuke gustora haren bertsioa herrira jeistean, lagunekin pote bat hartzen zegoela.

    Jakingo balu bapatean zein famatu egin dan!!! Nik noizbait topatzen badut behintzat agurtuko det, aupa Josetxo!

    Ta jozulinek esandakoa ere arrazoi! Ura bada ere eramango huen eztok!?

    ResponderEliminar
  5. Patxi, zerk egin ote dizu grazia!

    Magali, elurrik gabekoetaz gogoratzen zera orduan? Ze giro Helsinkin? urtu al da elurra? Alperrontzia! Idatzi zerbait blogean! Zain gaituzu!

    Perez de tudela! jajajaja!

    Neskagastetxuek erakartzeko, pertxa pixkabat ere beste zeozer ere beharko nuke. Bakero garriko-bajukoekin nahikoa balitz!

    Xabier Mendigurenek bere ipui batean ze ondo erretratatzen duen mendizaleen looka, bihotz gosetien kluba liburuan: "gentzianak loretan" ipuiean. Hura gogorarazi didazu.

    Saretxu: Josetxo ni baino dexente frexkoago, kamararen aurrean.

    Hain famatu ere ez den egin neska. Hau ez den Hollywood (oraindik!)

    Urik ez niñan eraman ez. Halakoxea, nere fundamentua!

    ResponderEliminar
  6. Ene Patxi, ez nuen uste hain famatua egingo nintzenik. Jakin izan banu "derechos de imagen"-eko kontratoa edo sinaraziko nizun. Beno, esandakoa, Izazpeko tontorrean zeuk jarri baharko duzu txokolatea (porzierto, oso bustita al zegoen?).

    ResponderEliminar
  7. Josetxooooooooo!!

    Txokolatea kategorikoa zegoen. Eta ze ondo etorri zitzaidan benetan!

    Ez nuen aitortu nahi, baina behin hasi ezkero... Deskuidatu egin nintzen jetsieran, eta ia Gazteluraino jun nintzen! Eskerrak txokolateari.

    Ea topo egiten degun hurrengo baten. Zaila izango da, baina, zailagoa zan hantxe topo egitea, eta egin genuen!

    Biba zu!

    ResponderEliminar