2006-05-14

Zirrara eragiten dizun musikaz

Neri, aukeran jarri izan balidate zer izan nahi nuen haunditan, nahi nuena hartzeko, inolako zalantzarik gabe musikari izatea eskatuko nuen.

Ez zidaten eskeini eta, trebetasunik ez, belarri aldrebes xamarra ere bai, zer egingo zaio ba, entzutearekin konformatu behar.

Konformatze txarra da ba gero!

Musika onak ze ondo sentiarazten gaituen. Beste edozein arte moetak baino gehiago, nere kasuan behintzat; baita gehien-gehienon kasuan ere, apustu egingo nuke.


_____


Tarteka, zure barne-zutabe guztiak dardarez ipintzen dituen musikari baten berri ematen dizute; zeruaren erdiguneraino eramaten zaitu, ordain txiki baten truke.

Neri muxutruk helerazi zidaten Txuma Mugurarrenen musika, urte batzuk badira - harrez gero erosi det Txumaren CDrik- Eskerronez beteta nago oparia egin zidan harekiko, - eskerrikasko Amaia! - Zer esan Txumari buruz? Ba horixe bera, eskerronez beteta nagoela berarekin ere, hain musika zirraragarria, hain musika ederra sortu eta kantatzeagatik.

Txindokin hartutako irudiekin bideotxo bat osatu nuen. Musika ipini behar nion, Txumari hartu diot musika.

Idatzi ere, kantatu bezain ondo egiten baitu, jakin dezazuen, bere txokoa du orain sarean. Hona hurbiltzen zeraten lagunok: ez ukatu zuen buruari bertara sartzeko gozamena.

Gauzen hegoaldea.


4 comentários:

  1. Pila bat gustatu zaizkit biak! :-)

    ResponderEliminar
  2. Atzo lagun batekin komentatzen nuen ezen sorkuntza arloan egiten duguna (dela musika, dela literatura, dena delarik ere) norbaitek bereganatzen duenean, benetako izaera hartzen duela, eta bidaia horretan ederragotzen dela eman duzuna, eskutik eskura, zabaltzen doan heinean, bakoitzak uzten dion zantzua handiago eta interesgarriago bilakatzen du hasiera bateko proposamen gordin hura. Zuk horrelako zerbait egin duzu nire musikarekin. Eskerrik asko. Txuma

    ResponderEliminar
  3. Ez horregatik Patxi! Orduztikan nik eztet ba bere CDrik erosi. Aurreneko aldia beti geratzen da oroitzapenean, aurreneko CDa ere bai, nahiz eta behin bakarrik ez dugun entzungo aurrenekoa.
    Bestela, belarri bikaina dezula esan beharra dago, nik aukeratzen dituzun eguneko abestiak oso gustoko ditut. Batzuk musika egin, besteek aukeratu, ta guk azkenik entzunez gozatu. Eskerrik asko Txuma ta Txuma eztiren guztieri, musika eskeintzeagatik ta zuri Patxi aukeratzeagatik! ;)

    ResponderEliminar
  4. Ba bai Txuma, halaxe da. Nahiz bere gordinean ere, ezin ederragoa izan.

    Sei, pozten naiz ba!

    Amaia, bizi zera ta! Ez pentsa denbora gehiegi ere hartzen dedan eguneko kantua aukeratzen, batzuetan ez naiz erabat gustora geratzen, denbora faltaz, baina tira, beti asmatzea ere, ez baita posible, eta beste alde batetik ere, ez baita komeni!

    ResponderEliminar