2006-06-19

Ñaco, zaharren egoitza, eta autografoak

Larunbata gauean Ñaco Goñi izan genuen Zumarragan.

Nik haren aditzea ere ez neukan. Zein da ba Ñago Goñi hori? Hemen loturatxo bat, hemen abestitxo bat:





Ez nuen dantzarik egin. Arimak bai eskatzen zidan, baina gorputza pisutsuagoa da, 80 kilo pisutsuago, gutxigorabehera. Honek berea egin nahi izaten du. Gainean jartzen zaio arima gaxoari, eta alperrik da.

Eserita egon nintzen denbora guztian, espektakuluari begira. Gustatu zitzaidan. Tira, ondo, artista gizona, taldekideak ere bai. Blusa jotzen du: orain motel, orain arin, orain gogor, orain turmix… Ondo, ondo.

Publikoari begira berriz… Irriparretxo maltzurtxoa pizten zitzaidan tarteka. Insersoren bidaia bat ematen zuen kontzertuak. Gaztetxo despistaturen bat bazan han, baina salbuespenak alde batera utzita, han batazbestekoa, 45ekoa zan.

Publiko berbera imajinatu nuen hemendik hamabost urtera. Orduan batazbestekoa 60koa izango da. Eta kontzertua jubilatuen alkarteak antolatuko du.

Tira, beti geratuko zaigu Ken Zazpi, pixkat gazteago sentitzeko. Hauenean batazbesekoa 35ekoa izango da orduan, gutxigorabehera.


_________



Autografoak sinatzen ibili zan gizona, kontzertuaren bukaeran.

Autografoak, ze gauza xelebrea.

Istorio polit bat kontatu behar dizuet, duela gutxi gertatutakoa.

Nere lagun Bego etorri zitzaidan arratsalde batean, eserita nengoen terrazara, eta esan zidan, emozionatuta, berak bazuela lagun bat Athletikeko jokalarien ezaguna, Lezamara zijoala, eta ea esango al nion nere txikiari, bere Athletikeko kamiseta uzteko, haiek sina zezaten.

Begok ni zeharo emozionatzea espero zuen, seguru zegoen. Ez ba. Guztiz ajolagabe begiratu nion. Ez dakit ba, Frigorifikoen katalogo bat erakutsi behar zidala esan balit bezela.

Ez zitzaion nere erreakzioa mundu honetakoa iruditu. Aluzinazioren bat izan zuela pentsatuko zuen, berriz errepikatu zidan eskeintza hitzez hitz, emozio berberaz.

Berriz jaso zuen bueltan nere aurpegi ajolagabe-gogogabea, intentsitate berberaz.

Zapuztuta ikusi bainuen, baldekada bat ur bota banio bezela burutik behera, nola edo hala nere burua zuritzen saiatu nintzen:

- Ai, Bego, nik autografoak eta… Ez didate ezer esaten. Berari ere ez dakit ba ilusioa egingo dion, izan ere… Athletikekiko grina sartu zaio pixkat neskari azkenaldi honetan baina, sinadurak ilusioa egiteraino… Ez dakit ba.

Iltzatu zizkidan begiak, ni inmobilizatu eta gainean lau tonako berunezko bola bat bota behar balit bezela, eta esan zidan:


- Sabes lo que te digo Patxi? Que de lo normal que eres, eres de lo más raro!!

- (¡!)

Hasi nintzen parrezka… Oraindik ere, akordatzen naizen bakoitzean, parre iturria jartzen zait martxan!

Zer nahi dezu esatea. Ez du arrazoi faltarik. Baina aizue, naizen bezelakoa izateko eskubidea izango det ba?

Akatsa barkatuko didazuelakoan…

_

4 comentários:

  1. Begira eta non Supertrapero zegoela hor atzean eta ez nuela usaindu ere egin!

    Klaro, oraindik ez zaizkit begiak garondoan atera.

    Konke insersoren bidaia...
    aita d
    Tenisaren hizkera erabiliz, 'reves liftado' deituko nioke nik zure tiroari.

    kar kar kar, ez legoke gaizki zaharren egoitzan halako kontzertuak izango bagenitu. Seguru gaztelekuan baino jende gehiago aterako zala dantza egitea. Nire garaian behintzat, Casanova, ni eta beste zororen bat soilik ateratzen ginen.

    Orain ere antzekoa modun. Kasanova ez dafo kontzertutarako, eta Gago-tar batekin juntzatzen naiz.

    Baina arrazoi duzu, Patxi. Kanpoaldetik ez gara gazteak jada, denborak bere seinaleak utzi dizkigu jada. Dena den, gazte txartela jada ez badu ere, ez det uste zumarretxuko gaztetxera sartzeko eskatuko didatenik. Oraingo gazteak, gainera, lehen dantzatzen ez zena dantzatzen ari dira orain.

    Nik ere esko disfrutatu nuen kontzertuarekin. Sekulako sorpresa hartu genuen udalak ekarri zuela jakin genuenean. Klaro, azkenaldian ezaguna egin zaigu Ñako, iaz Donostiako Jazzaldian jo zuenetik.

    Casanova eta biok hamaika aldiz ikusi ditugu Soraluzeko zein Urretxuko Gaztetxeetan. Izan ere, Euskal Herrian eman zuen zuen lehen kontzertua Urretxuko Gaztelekun izan zan. Kontzertu ahaztezinak eman zituen. Garai hartan Malcolm Scarpa gitarjolea eta Los Jokers-ekin jotzen zuen. Talde miresgarria. Lehen mailako bluesa hiru ordu pasatxoko kontzertuetan. Ñako izan ezik besteak atzerritarrak ziren: bateria, Arkansaskoa, eta baxua, Lou Reeden antza zekan gizontzarra. Azken honek, errepertorioaz gaindiko abesti punki bat zuen: 'Voy a vomitar'. Eta benetan diotsut, Gaztelekuko lehen kontzertu hartan, estribilloa abestu zuen bitartean, gure aurrean botaka egin zuela.

    95etik aurrera Malcom Scarpa eta Bluescavidasekin jo zuen, atzo bezala.

    Lutxiano

    ResponderEliminar
  2. Este comentário foi removido por um administrador do blogue.

    ResponderEliminar
  3. Traper,

    Bertatik Bertara kendu behar dizutela!! Antza, hurrengo asteazkenean da azken saioa.

    Sinadurak bildu beharko ote ditugu, azken saioan gonbidatu gisa eraman zaitzaten, Estitxurekin batera aurkezle lana egitera?

    Non sinatu behar da, Patxi?

    Herria zurekin. Saminean lagun.

    ResponderEliminar
  4. Lutxiano, ikusi zintudan bai dantzan, ondo ondo pasatzen.

    Inserso taldea zegoen bezela ordea, danak zutik, geldi, mezetan baleude bezela... Indiana Jonesen ausardia behar zan han dantzan hasteko. Larunbatean ez nintzen batere Indiana Jones sentitzen. Alfred Hitchcok gehiago. ;-)

    Julenmari:

    Bertatik Bertarako azken programan makina batek egon beharko luke. Andoni Aizpuru buru dala, zerrenda luze luze bat...

    Ni arrimatuko nintzateke gustora, klinexak eskeintzeko jendeari. Neronek bustiko nuke bat edo beste, seguruasko. Despedidak ez zaizkit batere batere gustatzen.

    Saminik ez. Aurrera begiratu behar da beti. Badakizu zer zioen Bertold Bretchek.

    Ai, Bertold Bretchek Estitxu ezagutu balu!

    ResponderEliminar